Ez dut ahazten…., baina aurrera!

19 02 2013

Irudia

Hamar urteotan asko ikusi eta ikasi dugu, txarrerako eta onerako, eta nik behintzat ez dut ahazten. Nola ahaztu? Egunkaria itxi egin ziguten; gure lantokia, gure proiektua, gure bigarren etxea; lankideak eta lagunak espetxeratu egin zituzten, umiliatu, torturatu. Ezin da ahaztu hori guztia. Ezin ahaztu, era berean, Egunkaria armekin itxi eta hurrengo egunetan, hurrengo asteetan, inkluso hurrengo hilabeteetan nola ibili ziren hainbat eta hainbat interesatu, inguruan, tratukeria merketan, proiektu berriak zabalagoa behar zuela esanez, pluralagoa, independienteagoa. Guardia Zibilari eta Estatuari jarraitzen, ia-ia, nahiz oharkabean izan. Nola ahaztu? Ezin dut ahaztu egindako kaltea eta niri behintzat barkamenik ez eskatzea, ez dut halakorik behar.

Aurrera begiratu nahi dut, aurrera egin. Auzi ekonomikoa behin betikoz bukatu eta ibili egin nahi dut, beharra badaukagu eta. Esperientzia txar guztiek dute alde onik, eta Egunkariaren itxierak erakutsi zigun zeinen garrantzitsua zen proiektua, zeinen beharrezkoa herri honentzat, hizkuntza honentzat. Gu geu ere ez ginen hain-hain koziente, proiektuaren partaide izan arren. Horregatik, hamar urte eta gero, eta hizkuntz normalizazioan eta nazio erainkuntzan euskarazko hedabideen garrantzia eta estrategikotasuna hainbesterainokoa izanik, eta ahaztu ez arren, aurrera begiratu nahi dut eta lanari (ber)ekin, misio eder honetan bidelagun izan nahi duen edozeinekin elkarlanean.

Egunkaria aurrera! Euskal hedabideak aurrera!

Advertisements

Ekintzak

Information

One response

19 02 2013
ginurri

Oso ausnarketa politta, hau ikusita eta egin dezagun guk nahi dugun etorkizuna, horrelako kazetariekin badaukagu etorkizuna…
Eskerrikasko eta animoak emango dizkizut horrela jarraitu dezazun. Eskulana eta borondatea ere izango duzue gure aldetik, gure bizia baitira egunkaria, berria eta baita euskarazko hedabideak ere…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: