Diario Vasco-adiktoak

4 10 2012

Goizeko 07:00ak, Azpeitiko taberna batean. Ari naiz egunkari bat irakurtzen kafea hartzen dudan bitartean; edo hobeto esanda, ari naiz kafea hartzen egunkaria irakurtzen dudan bitartean eta inguruan beste hainbat, nire moduan. Atentzioa deitu dit emakume batek; ez nuke esango adinekoa denik, baina bai urteetan aurrera doana. Eskatu du kafea eta hasi da kafea hartzen, gora begira, ezker-eskuin, aspertu itxurarekin. Inguruan baditu egunkariak eskura, libre: Berria, Gara, Marca eta Noticias, hain justu; baina berean segitzen du, orain gora begira, orain baten bati erreparatuz…. Derrepente, bezero batek Diario Vasco utzi du mostradorean eta hor doa emakumea, ziztu bizian, DVren bila, arrapaladan, beste guztia utzita. Atentzioa eman dit, baina ez da aurrenekoa hori egiten duena Azpeitian, askotan tokatu zait antzekorik.

Bitartean, albo batera utzia neukan kronika hartu eta irakurtzen segitu dut, eta hasi naiz pentsatzen oraingoan ere zeinen ondo ari den Joxe Azurmendi, oraingoan ere zenbateraino arrazoitzen duen, zenbateraino argudiatzen. Eta hasi naiz pentsatzen eta ikusi dut baietz, egia dela Azurmendik dioena, egia dela Estatuak gutxiengoak (Estatuarekin berarekin bat ez datozenak) kontzientzia txarrera botatzen dituela, gaizto egiten dituela; gehiengo on bat egoteko beharrezkoa dela gutxiengo gaiztoa, eta hori kultibatzeko kondena, damua, tortura.

Eta artikulua alde batera utzi eta emakumeari begiratu diot, eta, dedio, Diario Vasco ikusi dut horixe bera egiten, propaganda hori bera egiten, Estatuarekin berarekin ez datozenak kontzientzia txarrera botatzen. Eta gu koittaduok, gu asimilatuok, haren adiktu egin, haren eta bakarrik haren irakurle…..

Advertisements

Ekintzak

Information

3 responses

4 10 2012
kepa

Horrelakoak gaituk zintzo papera gustatzen zaigulako, ez dugulako inork gu gaiztotzat hartzea nahi. Ardiak bezala.

4 10 2012
Iban Arregi

Ados nagok

4 10 2012
ginurri

Argi ikusten da, oraindik ere ohiturek daukatela indarra gure herrian, baina bada garaie zirkulu horretarik ateratzeko ala? Herri euskalduna izanda batez ere… Baiño aspaldiko esaerak esan ohi duen moduan: Bakoitzak berea jangoikoaren legea… “sikiera egia kontatuko balu…”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: