Enpatia kontuak

10 09 2012

Gaur enpatia gaitasun minimo-minimorik ez duen tipo batekin egin dut topo, halabeharrez. Kotxean nindoan, errotonda baten kanpoko aldetik, lasai-lasai. Aurreneko irteera hartzen hasi naiz eskuinerantz, eta errotondaren barrualdetik zetorren tipoak ia-ia jo egin nau bere kotxetzarrarekin, hark ere nire bide bera hartu behar zuelako eta presaka antzean zihoalako. Trafiko-arauek ez ezik, zentzuak ere argi dio: nik neukan lehentasuna, hark egon behar zuen eskuineko erraila libratu zain, baina tipoak ez du hala ulertu eta haserretu egin zait, bozina joka hasi zait, oihuka, keinuka…. Pikutara bidali dut, jakina.

Pertsona batek beste baten lekuan jartzeko edota hark sentitzen duena antzemateko gaitasuna da enpatia, baina gaur egungo gizartea gaitasun hori ere galtzen ari da, hori sumatzen dut etengabe. Herriko kale estuetatik barna kotxean doanak kaguendioska agurtzen ditu oinezkoak, eta alderantziz; erretzaileak ez du enpatia gaitasunik izan bestearekiko, ez du erreparorik izan zigarro kea janaritan zabaltzeko orduan, eta gero legea, gero araua, gero zigorra; umeak ditugunok ez dugu ulertzen besteak ez duela zertan gure umeen oihu, kaka eta abarrik aguantatu, baina umerik ez dutenek ere ulertu behar dute umeak horixe direla, ume. Eta abar. Enpatia gaitasun gutxi, azken batean.

Gaur goizeko txofer nazkante haren moduan, ustez arrazoi osoaren jabe ihes egiten dugu geuk ere maiz edozein solasalditik, eztabaida askotatik, bestearen tokian jartzeko ahalegin txikienik egin gabe. Eta horrela doakigu.

Advertisements

Ekintzak

Information

2 responses

11 09 2012
ginurri

Hau irakurtzean amonak askotan esan oi didana datorkit burura, oso gurekoiak geala eta asko daukagula berarengandik (Baloreetan beti ere) ikasteko. Oso balore gutxi dittegu errespetuaren gaiñean, edo bere garaian ez genion zeukan garrantzia eman, hala ere beiñe ezta berandu eta gogoa jarriz dena lortu litteke.

Artikulua ausnarketarako oso ona beziñ politta, beti berdina esango det baina, segi horrela.

11 09 2012
ibanarregi

Aiton-amonengandik badugu zer ikasia, bai, arrazoia zuen zure amonak. Eskerrik asko animoengatik

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: