Bukatu da

24 08 2012

Bukatu da, kitto, kaput.

Ederki ibiltzen da ederki ibiltzen denean, oporretan batez ere, baina bukatu ere egiten da ibilia, eta orain bestelako bideari ekin behar berriz ere, eguneroko errutinari: iratzargailua, ikastolara umeak eramatera, gero lanera, eta lanera, eta lanera….. Baina aurten bai, aurten freskatu samartua ekarri dut burua: ez dut ordenagailurik piztu ere egin hiru astetan, ez libururik irakurri, ez pelikularik ikusi, apenas telebistarik…. Egunkariak gainetik irakurri ditut, arin-arin…. Fisikoki nekatu samartua bukatu dudala ere egia da, apenas egon naizen geldirik egunean zehar; baina tira, oporrak horretarako ere badira, alabekin disfrutatzeko, kirola egiteko…. Eta orain deskantsatzera, fisikoki esan nahi dut….

Oporrak geldiune bat dira eguneroko ibilian, behar-beharrezko geldiunea nire ustez. Asko kezkatzen nauen gaia da inguruan ikusten dudan ibilia, askotan norabide argirik gabekoa, bizimoduak eta lan ugariek eragindako ibili azkarra. Kilometro gehitxo, askotan inora ez heltzeko. Inguruan horrelaxe ikusten dut jende asko; dela lanean, dela herrigintzan, dela politikagintzan…. Horrelaxe ikusten dut neure burua ere askotan. Gehiegitan.

Horregatik, gehiagotan egin beharko genuke geldiune bat gure ibilian, gehiagotan esan gure buruari kieto, gehiagotan hartu arnasa eta freskatu burua, gehiagotan eman hustu bat gure disko gogorrari; eta, berriro ibiltzen hasi aurretik, norabideaz hausnartu, pare bat buelta eman gutxienez….

Kaput, kitto, bukatu da. Banoa berriro ibilian…..

Advertisements

Ekintzak

Information

2 responses

28 08 2012
Samiel Ttiki

Arrazoi dezu esaten dezun guztian… ni oaiñdik hemen nabil noraezean… ausnarketa batean eta nere honera etorri eziñean… pasa pasa eginda… buruari atsedenik eman eziñean eta freskatu eziñik… ausnarketa sakon batean sartuta… egie esan oso artikulu politta, beti bezela gustokoa…

29 08 2012
Iban Arregi

Eskerrik asko

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: