Eta orain zer egingo dut?

10 02 2012

Bilbon bizi nintzenean, ikasle garaian, goizetan bakar-bakarrik egoten nintzen pisuan, pisukide denak unibertsitatean egoten ziren eta. Goizean jaiki eta “orain zer egingo dut” galdetzen nion neure buruari, inolako presarik eta pretentsioarik gabe. Eta gosaltzen nuen eta lasai-lasai janzten nintzen, eta oherik ere egin gabe kalera atera, pasiera egin, txokoak ikusi, lekuak disfrutatu, erosketak egin eta jendea begiratu, jendearen mugitzeko modua behatu. Eta harrituta geratzen nintzen ikusten nuenean ‘Bilboko jendie’ zeinen azkar mugitzen zen, zeinen presaka, zeinen larri. Denak pauso-azkarrean, lurrera begira, ia-ia ingurua ikusi ere egin gabe. Pufa, nioen. Pufa.

Garai hura etorri zait burura gaurko Gipuzkoako Hitza-ren azkenengo orrialdean Setieni irakurri diodanean: “Tristea behar du goizetan jaiki eta egunero zure buruari galdetzea: ‘eta orain zer egingo dut?'”. Ez dakit, baina probatuko nuke berriro.

Izan ere, erreportaia hori irakurtzen ari nintzen gosaltzen ari nintzenean, presaka, goizean goiz, kotxea hartu eta Andoainera etorri behar nuelako; eta bilera bukatu orduko Andoain-Laudio 111 kilometro eta han bilera bat eta gero beste bat, eta gero bazkaltzeko tarterik gabe Laudio-Azpeitia eta beste 80 kilometro eta ikastolara umeak hartzera. Eta bihar berriro Andoainen beste bi bilera eta gero bazkaria lagunartean eta gero kaldereroen konpartsa eta bla, bla, bla.

Pufa, diot.  Pufa. 90eko hamarkadako ‘Bilboko jendie’ ikusten dut ispiluari begiratzean, eta ez dut gustuko.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: