Ego pixka baten beharrean?

31 01 2012

“Egoa ebaki banio, ez zen gehiago idazle izango” edo antzeko zerbait irakurri nion behin Juan Luis Zabalari.

Ni beti lotsati samarra kontsideratu izan naiz, baina hor nonbait izango dut nik ere ego pixka bat, bestela ez nuke kazetaritza ikasiko. Izan ere, nik ere sinatu izan ditut artikuluak Egunkarian, eta gero harro sentitu gainera. Idatzi izan ditut iritzi artikuluak Uztarrian, banabil sare sozialetan, banabil blog honetan….. Pentsa, liburu bat ere idatzi nuen……

Eta ez dut uste hori berez txarra denik, txarra denik ego pixka bat edukitzea dena delakoa sortzen ari den horrek, euskalgintzan dabilenak, herrigintzan dabilenak, kulturgintzan edota edozein komunitatetan ekarpenak egiten ari denak. Tamainan, jakina. Harrotasun pixka batekin, baina harrokeriarik gabe. Egodun idazleak, musikariak, kultur eragileak eta pentsalariak behar ditu herri honek. Egoerak eskatzen duelako geure buruarengan sinistea, egiten dugun horretan sinistea. Eta horren alde eragitea, lan egitea, borroka egitea.

Bestela, hegorik gabe, nola egingo dugu hegan?

Advertisements

Ekintzak

Information

5 responses

31 01 2012
xa2 aizpurua

hoxe baietz, ados!

baina, niri lanak ematen zizkidak neure egoa kontrolatzeak, ta batzutan pentsatzen diat, hobe plaza publikoan ez egonda…

31 01 2012
iban

Ez moteil. Hi bezalako gehiago behar ditiagu plazan…

1 02 2012
Samiel Ttiki

Oso ausnarketa politta idenfitikatzen gaittuena… segi horrela asko gustatzen zaizkidak ire artikuluak…

Samiel Ttiki

1 02 2012
iban

Eskerrik asko

6 02 2012
Irakurgaiak 20120206 | Horrela bizi bagina beti!

[…] buruz sekulan kontatzen ez digutena Alejandro Inurrieta: Erreskatatu bai, baian suediarren moduan Ego pixka baten beharrean […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: