Emakumeen kontrako biolentzia

23 11 2011

Hasteko, anekdota bat, duela pare bat urte-edo gertatutakoa: afaltzera joan ginen lagun-koadrila bat, tartean aita eta ama batzuk. Afaria bukatu orduko, ametako batek esan zuen etxera zihoala: “Senarrak argi esan dit; nahi duzuna egin, afaldu eta nahi duzun arte ibili baina ni goizean goiz lagunekin noa bizikletan ibiltzera”. Hortxe senarraren baimena. Naturaltasun guztiarekin aitortu zuen, gainera, egoera emakumeak, batere lotsarik gabe, barruko amorrurik gabe. Urtean bizpahiru aldiz joaten da lagunekin afaltzera, horrela esan zigun. Baina hurrengo egunean umearen kargu egin behar.

Anekdota bat da, baina anekdota bat baino gehiago da, jendarte patriarkalaren adibidea da. Gizonezkoak uste du bera dela nagusi, bera dagoela emakumearen gainetik, agintzen, dominatzen. Egiturazkoa da egoera, eta egiturazko egoera horren ondorioa da emakumeen kontrako biolentzia. Biolentzia hori askotan modu sutilean emango da, emozionala izango da, ez da biolentzia fisikora ailegatuko askotan, betiere emakumeak menpeko segitzen duen bitartean. Baina beste askotan indar fisikoa erabiliko du gizonezkoak, zeinek agintzen duen argi uzteko. Eta txarrena da gizonezko askok ez duela asmatuko gero zergatia azaltzen, arrazoitzen.

Emakumearen kontrako biolentzia salatuko dugu denok azaroaren 25ean, argi eta ozen. Gizartea aldatu beharra dagoela esango dugu, ez dagoela eskubiderik, ez justiziarik eta ez berdintasunik. Baina gero, urtean zehar, emakume bat jotzen duten bakoitzean oro har kasuz kasu aztertzen dugu gaia. Esango dugu halako hark normala zirudiela kalean, goxoa eta maitakorra zela emaztearekin….; edo esango halako gizonezko hark tratamentu psikiatrikoa behar duela, bizitza zaila tokatu zaiola eta baztertua egon dela umetatik….; kasu bakana izan dela esango dugu beste harengatik, deskuidua….. Baina egoera ez da kasuan kasu aztertu beharrekoa, egoera egiturazkoa da. Denok gara pixka bat kalean uso eta etxean otso; asko dira tratamentu psikiatrikoa behar dutenak, asko bizitza zaila izan dutenak, umetatik baztertuak egon direnak…. Baina horiek guztiek ez dute justifikatzen emakumeen kontrako biolentzia; ez justifikatzen, ez esplikatzen.

Goiko amaren moduan, asko dira gizonezkoaren baimenpean bizi diren emakumezkoak. Horrela bizi direnak eta egoera hori horrela natural bizi dutenak. Jendarte patriarkalak sortu duen egiturazko egoera da, eta hori aldatu ezean beti egongo da emakumeen kontrako biolentzia. Fisikoa batzuetan, emozionala askotan.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: