Heriotza

1 11 2011

“Niri ez utzi horrela bizitzen; egunen batean horrela banago, besterik ez bada ere hartu mailu bat eta jo burutik behera”. Aita zenak esan zizkigun hitzok anaiari eta bioi, duela urte dezente. Eta serio ari zen. “Horrela” bizi zena, “horrela” zegoena gure lehengusu eta lagun-mina zen. 19 bat urte zituela  itstripua izan zuen kotxean, eta koman zegoen. Handik pare bat urtera hil egin zen.

Zer diren gauzak. Bi semeei hitzok esan eta hilabete gutxira  bihotzekoak eman zion aitari berari, etxean, iluntze batean. Lainopean bezala gogoratzen ditut orduko momentu haiek. Amak hots egin zigun, joan ginen ziztu bizian etxera, saiatu zeozer egiten, saiatu galtzak askatzen, alkandora kentzen….; deitu genion anbulantziari eta, haiek etorri bitartean, saiatu ginen aitari arnasa ematen, egin genituen bihotza martxan jartzeko ahaleginak…. Baina orduko ezina datorkit burura, orduko inpotentzia. Anbulantziakoek, ailegatu orduko, jarri zizkioten tuboak, jarri zizkioten arnasa artifizialki hartzeko gailuak, eta artean bizirik zegoen. Oso-oso larri, baina bizirik. Medikuak, orduan: “En estos momentos está vivo, pero es por la maquina. Ha pasado mucho tiempo sin respirar, y en el caso de que pudiera sobrevivir, tendría que pasar toda la vida en coma. Tu decides si le mantenemos vivo o le dejamos morir”. Jakina da zer erabaki genuen, eta ez gara damutzen. Heriotza gogorra delako, baina badirelako egoera gogorragoak ere.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: