Marea Arroxa Azpeitiko jaietan

28 07 2011

1990eko hamarkadan, Azpeitian Gazteok Zer?! taldeko batzuok Saninazio jaiak herrikoitu nahian lanean hasi ginenean, herri-bazkari txatxu ba antolatzen hasi ginenean, ez genuen berehalakoan imajinatuko noraino alda zitezkeen festa elizkoi, serio, ofizial, aspergarri, espainol eta taurino haiek. Gaur egun ere badute asko ofizialetik Saninazio festek Azpeitian, badute asko taurinotik eta seriotik, Elizak ere badu nahikoa presentzia, baina asko aldatu da, asko ari da jaia aldatzen.

Eta asko ari da aldatzen herritar batzuek benetan sinistu dutelako jai herrikoi, parekide eta alai batzuetan, eta benetan sinisten duten hori praktikan jarri dutelako, praktikan jartzen dutelako festek irauten duten egun guztietako 24 orduetan, antolaketan eta ekitaldietan parte hartuz. Eta 1990eko hamarkada hartan justu-justu amestu zitezkeen panoramak ikusten dira herrian jaietan, eta horrela ikusten ditugu Gaztetxekoak eta jubilatuen elkartekoak elkarrekin kantu-poteoan, jende mordoxka; edota gazte eta heldu, elkarrekin, bakailau lehiaketan, prestatzen aurrena eta bakailaua jaten ondoren; ikusten ditugu emakumeak plazan sormen lanean, ikusten herri-bazkariak gaur plazan eta hurrena erdi-kalean, txozna plazaren erdi-erdian eta ez herriko beste puntan…. Eta horrela ikusten dugu jai herrikoiak ez direla programa ofizialietik aparteko geto edo antzekorik, jaien zentralitatea irabazten ari dela jai herrikoien eta parekideen aldeko Marea Arroxa. Goza dezagun. Biba zuek!

 

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: