Kafe Antzokia Azpeitian

20 07 2011

Ez diote Kafe Antzoki izena jarri, kulturgune  deitu diote San Agustin aretoari, baina azken batean eta jendeak hobeto ulertzeko ostiraletik aurrera kafe antzoki bat izango dugu herrian, Azpeitian. Kultura ardatz izango duen antzoki-taberna-jatetxea, kultur mugimendua eta kultur proiektuak bultzatu asmo dituen egitasmoa, parte-hartzailea eta jabetza aldetik horizontala erabat, herriko Kultur Mahaiak sortutako kooperatiba batek kudeatuko duelako, lortzen diren irabaziak kulturan eta herrigintzan berriro inbertituz. Itxura batean, herriari mesedea besterik egingo ez dion proiektua.

Baina orain ere betikoak kontra daude. Uztarria.com-en albiste honetan irakur daitekeenez, Bastida alkate ohia (eta EAJ, nire ustez) proiektua geratu nahian dabiltza, ahalegin betean, gaia judizializatuz. Eta zenbaiti ulerkaitza egingo zaio EAJren jarrera, Bastidaren setakeria, baina nik uste dut badakidala zer bilatzen duten, uste dut badakidala funtsean zer lortu nahi duten, errekonozituko ez duten arren: kultur eta herri-mugimenduari arnasik ez ematea, autonomiarik ez ematea.

Azken batean, botere-stablishment-ari beti komeni izan zaio kultur- eta herri-mugimendua soka-motzean lotuta edukitzea, larri antzean egotea, eta horretarako tresna oso eraginkorra da gaur egungo subentzio gisako diru-laguntza politika. Edozein talde edo mugimenduk, diru-iturri propioak eduki ezean, diru-laguntzekiko dependentzia ahalik eta gehien puskatzeko modurik eduki ezean, jauziak egin beharrean daukaguntxoarekin konformatzeko joera dauka; biziraupena kolokan izanik, urduriegi jarri aurretik, hobe geldirik egon stablishment-aren aurrean, hobe isilik. Zero arriskua.

Gaur egun EAJk ez dauka udal gobernua Azpeitian, baina oraindik ere EAJren ingurukoek osatzen dute herriko stablishment-a (stablishment: boterea daukaten dirigente multzoa), beraiek kontrolatzen dituzte enpresak eta banketxeak, eta horren arabera jokatzen segitzen dute, horren arabera egiten eta desegiten. Ez dute nahi herrian kultur eta herri-mugimendu sendo eta autonomorik, diru-laguntzegiko morrontzarik gabekorik, eta horregatik San Agustin kulturunean izaten ari diren jarrera. Nire ustez, jakina.

Advertisements

Ekintzak

Information

2 responses

22 07 2011
Eider Alkorta

Ba neretzat oso proiektu interesgarria zait San Agustikoa, bazen garaia horrelako zeozer egiteko Azpeitin. Ez dudana argi da zeintzuk diren egitura eta proiektu honen aurka egiteko argudio eta salaketak

22 07 2011
Eider Alkorta

Zait ez da…(presaka idatzi det)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: