Sanferminetara noala eta…..

6 07 2011

Gaur Iruñera noa, sanferminetara, parranda egitera. Bukatu lan batzuk, bazkaldu eta Gora San Fermin! Atzo horixe bera komentatu nuen lankideen artean, sanferminetara nihoala, eta lankide batek, tipo batek: “Eta zure alabak?”. “Nire alabak? Nire alabek badute ama bat ere…. Egingo ote dute egun eta erdi aitarik gabe….”, erantzun nion. Galderak pixka bat molestatu ere egin zidan, egia esan…..

Baina gero, pentsatzen jarrita, konturatu nintzen galdera hori askotan entzun behar izan dutela amek, kalean parrandan dabiltzanean. Ezingo balute bezala, etengabe umeen ‘morroi’ egon behar balute bezala. Askotan sentiarazi dituzte gaizki hainbat ama parrandan ibiltzeagatik festa batzuetan, tartean nire neska-laguna bera…. Urtean hiru parranda ez ditu botako eta gaizki sentitu beharra ere, marka da…..

Atzo niri egin zidaten galdera ‘desegokia’, gizonezko bati, aita bati. Eta pozten naiz.

Advertisements

Ekintzak

Information

One response

6 07 2011
Lierni

Ama batzuk hori entzuten degu baita inkargutan gabiltzanen alabarik gabe!!! Eta gainera esplikazioak eman eta batzuetan gaizki sentitu!!!
Ondo pasa!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: