Biolentzia, bizkartzainak, marketina

17 06 2011

Azkenengo eztabaida sortu duena: Andoaingo alkateak (Bildu) bizkarzainei udaletxera sartzea debekatu die (hemen albistea). Badute beste pixka baterako bazka komunikabideek, tertulianoek, Etalogoek eta ondo antolatutako orkestra handi horretako kide guztiek. Orain egun gutxi egunkarietako portadetan ETAko bilatuenen argazkiak erakutsi dituzte, aurretik Legorretako zuloa…. ETA inoiz baino ixilago dagoenean inoiz baino gehiago erakutsi nahi dute ETA hor dagoela, ETAk hor segitzen duela; gero eta gehiago ETAren izaera biolentoa azpimarratu nahi dute, bakarra bailitzan. Marketin estrategia osoa dugu hor.

Azken batean, Espainiarentzat pentsatzen diharduten horiek, hor nonbaitetik orkestra hori guztia diseinatzen eta kontrolatzen ari diren horiek hemengo gatazkaren relatoa dute buruan. Badakite ETAk erabakia hartua duela, inkluso esango nuke guk geuk baino informazio zehatzagoa eta zuzenagoa daukatela, baina orain buruan daukatena da betirako, historiarako idatzita geratuko den relatoa. Demokratak eta biolentoak marra gorri batekin bereiztuko dituen relatoa (badakigu zeintzuk diren demokratak, zeintzuk biolentoak). Horregatik, adibidez, orain PPk udaletan aurkeztuko dituen mozioak, “ETAren hilketa guztien kondena” egingo dutenak.

Eta inolako lotsaren arrastorik gabe diote, gainera, hemen dagoen biolentzia politiko bakarra ETArena dela, badakitenean ez dela horrela. Badakitenean gaur eta hemen nagusi den biolentzia sistemarena dela, biolentzia sistematikoa eta anonimoa, ezkutukoa, oharkabean pasatzea nahi duena eta, larriena dena, edozein konponbide oztopatu nahi duena. Badakite, eta horregatik azaleratu nahi dute bestea, ez dagoen lekutik titularrak, portadak eta tertuliak betez.

Eta bai, Andoaingo kasuarekin berriz ere ETAren biolentzia hor dagoela azaleratu nahiko dute, eta Bildu kakaztu horrekin, zinegotziak babesgabe uzten dituztelako-edo, baina badaezpada ez dute esango aurreko zapatuan Andoainen bertan, taberna batean, bizkartzain batek pistola erakutsi ziola ezker abertzaleko militante bati, mehatxu eginez, txorakeria bategatik burua galdu zuelako. Tabernako bezeroek beraiek lasaitu behar izan zutela bizkartzain biolentoa. Edo ez dute esango Madrilen Gallardonek ia zinegotzi guztiei kendu diela bizkartzaina, beharrik ez dagoelako nonbait (hemen albistea).

 

Advertisements

Ekintzak

Information

One response

20 06 2011
Ni

Biolentzia larriena estatuarena dela diozu. Arrazoi duzu. Hala ere biolentziak neurtzen hastea ez da lan erraza. Dena den, ados egongo zara nirekin, ETAren biolentzia ere ez dela inondik ere txikia izan orain arte. Epelkeri gutxi erakutsi dute etakideek biolentzia erabiltzerakoan. Pistolarekin mehatxu egitea anekdota bihurtzeraino, bizi izan duten zinegoztientzat.

Bestalde, ETAk armak behin betiko uzten dituela jakinaraziaz adierazpena egiten ez duen bitartean, ETAk hor dirau. Bat nator neu ere zure pentsamenduarekin, ETAk ez dio indarkeriari berrekingo. Baina hori ez da errealitate objektibo bat. Ustea da. Hainbat urtez zinegotzi izanagatik bere bizia mehatxupean izan duen pertsonak agian ez du gu bion iritzi berdina. Zilegi bekio. Ni ere, bere egoeran egon ezkero, agian ez nintzateke susmo edo usteekin erabat fidatuko. Zer gerta ere. Agian bizkartzainekin bizitzeak errealitatea ikusteko modua aldatuko lidake.

Marketin politikoa egiten dute indar mediatiko espainolek. Begi-bistakoa. Propaganda armarik indartsuena bezain eraginkorra da edozein gatazkatan. Horregatik, ez litzateke hobe izango, eurei bidea erraztu ordez, Bilduko ordezkaritzak sartzen utzi izan balie bizkartzainei, marketin soilagatik izanik ere?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: