Ederra eredua Aimarrena

13 06 2011

Aurreko batean bazkalondoko tertulia batean lagun batek zioen nazkatu samartua dagoela ‘lider’ kontzeptuarekin, orain toki denetan eta uneoro behar direlako ‘liderrak’. Liderrak baino gehiago ereduak behar ditugula genioen: praktika onaren ereduak.

Gaur El Diario Vasco-n Aimar Olaizola pelotariari eginiko elkarrizketa hauxe irakurtzen ari nintzela akordatu naiz elkarrizketa hartaz, liderrez, ereduez…. Garai batean ere izango zen halakorik, baina ikaragarria da gaur egun ezagunek (aktoreek, abeslariek, futbol jokalariek, pilotariek….) gizartean duten eragina, gazteen eta ez hain gazteen pentsakera moldatzeko edota bideratzeko daukaten indarra. Horregatik egiten dit min hedabideetan halako ‘ereduek’ halakoak esaten dituztenean: Aimarrek eta neskalagunak umea edukiko dute, eta umearen izena ez dute oraindik erabaki, baina erabaki hori neskalagunaren esku utziko du….; pardelak aldatzen ez dakiela dio, eta espero duela gehientsuenak neskalagunak aldatuko dituela…. Minik eragiten ez duten erantzunak dirudite, baina gizartean min handia egiten dute halakoek.

Izan ere, gero saiatuko gara ikastetxeetan, lantokietan eta oro har kalean aukera berdinean oinarritutako harremanak sustatzen, genero identitateen eztabaida azaleratzen. Saiatuko gara genero maskulinoaren nagusitasuna ezbaian jartzen, saiatuko kultura femeninoa goraipatzen. Baina horrek guztiak baino eragin handiagoa daukate gero famatuen adierazpenek. Eta kontuan hartu behar da maskulinitatearekin ez garela jaiotzen, ikasi egiten dela (menderatzeko desioa, emozioekiko loturen baztertzea, emakumeekiko errespetu falta, arriskua eta borroka gustuko izatea…..). Eta, bistan da, eredu desegoki asko dabil telebista pantailetan eta hedabideetan barna.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: