Alabarekin ospitaletik bueltan

26 05 2011

Astelehena ospitalean pasatu genuen alaba zaharrenarekin. Bost urte ditu eta esan diote seguruenez zeliakoa izango dela, baina seguru-seguru jakiteko endoskopia egin behar zitzaiola, derrigorrez, nahi ala ez nahi. Joan ginen ba endoskopia egitera eta tratu txar samarra pasatu genuen, batik bat anestesiak ez ziolako batere-batere mesederik egin eta ia egun osoa behar izan zuelako buelta emateko…. Unetan beldurtu ere egin ginen….

Eguerdi aldera logela batean sartu gintuzten eta han ezagutu genuen Beñat, 7 urteko mutiko bat. Mutiko alaia, hizketan trebea, sinpatikoa eta goxoa. Gurasoekin zegoen eta etxera joan nahi zuen lehenbailehen, ahalik eta azkarren. Froga batzuk egin behar zizkioten, ordea, eta pare bat egun-edo han pasatu behar zituen. Gurasoekin hizketan aritu ginen eta kezkatuta zeuden, hala ziruditen. Ez dakite zer gertatzen zaion Beñati, baina edozein lekutan eta edozein momentutan lo hartzen du; duela aste batzuetatik ez da lehengo umea, ez dauka lehengo jolasgurarik, lehengo indarrik eta kemenik. Horregatik frogak.

Euskal Herria oso txikia da eta gure lagun batzuen oso lagunak dira Beñaten gurasoak, intimoak. Atzo esan zigutenez, medikuek uste dute minbizia izan dezakeela mutikoak. Balitekeela susto hutsean geratzea, baina…. Berehala joan zaizkit burutik endoskopiak, zeliakoak eta dena delakoak. Kanta hau zuretzat, Beñat. Baina kanta hau, batez ere eta orobat, ospitalean dauden ume gaixoentzat:

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: