Hauteskunde ondorengo itunak

25 05 2011

Azpeitian egun berezia izan zen 2007ko ekainaren 16ko hura. Bezperan aurreratu zidaten zeozer, kosta egiten zitzaidan sinistea baina bai, 1977tik aurreneko aldiz EAJk Azpeitiko alkatetza galdu zuen. 1977tik aurreneko aldiz Ezker Abertzaleak hartu zuen herriko alkatetza, ustekabean Iñaki Errazkin zen herriko alkate, eta horretarako bat egin zuten udalbatzarrean ANVk, Eusko Alkartasunak eta Aralar-ek.

Orduko hura zilegi zela geniogunok ezin dugu gaur bestelakorik esan. Sistema demokratiko honetan zilegi da Bildu Gipuzkoako Diputaziotik kanpo uztea EAJk, PSEk eta PPk; edo Tolosako alkatetzatik kanpo uztea EAJk, PSEk eta Aralar-ek….. Zilegi litzateke, bai, baina iruditzen zait herritar askok eta askok ez luketela ulertuko.

Ez lukete ulertuko, nire ustez, “proiektu estrategiko” batzuen izenean (Pasaiako superportua eta bestelako interes ekonomikoak) EAJk zeinekin eta une politiko honetan Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen kontrako handienekin bat egitea, PPrekin eta PSOErekin elkar hartuta joatea. Noiz eta justu momentu politiko honetan, haiek hainbeste urtetan aldarrikatu bezala ETA azkenengoetan dagoenean eta Bildu koalizioak indarkeriarik gabeko bidearen aldeko apustua egin duenean, noiz eta Bilduk indarkeria politiko guztien kontra dagoela argi baino argiago esan duenean. Noiz eta justu momentu politiko honetan, denok ere ikusten dugunean eztabaida politiko potoloa hortxe-hortxe dugula zain, ikusten dugunean Europan bertan ere hasiak direla Espainiako autonomien Estatua zalantzan jartzen, denok ere ikusten dugunean autodeterminazazioaren hurrengo olatua ailegatzear dela Europara (Eskozia eta beste batzuen eskutik).

Zilegi da gehiengoa atera duena alkatetzarik edota ahalduntzarik gabe uztea, baina hori egiten duenak argi eduki beharko luke zer helburu eta zer proiektu estrategikoren izenean egiten duen hori. Argi azaldu beharko luke hori, eta hor arazoak izan ditzake EAJk, justu bere estrategia nagusia izan den Batu Gaitezen [PSOE-PPren aurka, esan nahi da] horren kontrako norabidean joango litzatekeelako. Ez litzatekeelako koherentea aldarrikatu dutenarekin.

Aldiz, Azpeitian 2007ko ekainaren 16an hartutako erabaki hura koherentea izan zen, Iñaki Errazkin alkatetzara eraman zuten hiru alderdiek aldarrikatzen zutelako Azpeitia berria, irekia, partehartzailea, ezkertiarra. Erabakia koherentea izan zen eta, ondorioz, ez zuten lan handirik izan aurrerantzean ere koherente jokatzen; eta begira nola gauden orain herrian: hiru alderdi horiek botoen % 48 lortu zituzten duela lau urte, eta joan den igandean Bilduren eta Aralar-en artean % 58,9 lortu dituzte. Eta oraindik bi urte eta erdi besterik ez dira pasatu ETAk Inazio Uria hil zuenetik Loiolan, Azpeitian.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: