Zer gertatu da Azpeitian?

24 05 2011

Zer gertatu da Azpeitian udal hauteskundeetan halako aldaketa emateko? Zer, Bilduk 4.333 boto eta EAJ 2.219 ‘besterik’ ez lortzeko? Hemen nire apuntetxo batzuk:

  1. Hasteko, jakina, Bildu efektua, Bildu tsunamia edo dena delako hori dago. Indar desberdinen batuketa baino zerbait gehiago izan da Bildu, bistan da. Hori baino askoz gehiago. Ilusioa eragin du gizartean, ilusioa Euskal Herriko txoko guztietan (herrialde guztietan atera ditu emaitza onak), eta nabarmena da egoera politiko berri honen eragile nagusi moduan ikusi duela herritarrak. Arrisku handiko apustua egin dute Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak Bildu-rekin. Eta jendeak oso ondo baloratu du apustua.
  2. Horretaz gain, Azpeitiko Bildu osatzen dutenek azken urteotan eta hilabeteotan egindako lana dago hor, batik bat ezker abertzaleak. ANVk, alkatetza izan zuen bi urteetan, herritarren parte handi bat irabazi zuen eta, Inaxio Uriaren hilketaren ingurukoak gorabehera, ez dut uste udal gobernu haren kudeaketak inolako sentsazio txarrik utzi zuenik herrian. Udal transparentea izan zen, irekia, partehartzailea eta zabala. Eta jendeak hori ondo gogoan zuen joan den igandean botoa eman zuenean. Akordatzen naiz 2007ko ekaineko udalbatzarrean ANVk alkatetza hartu zuenean, inork gutxik espero arren Iñaki Errazkin alkate izendatu zutenean herrian sortu zen marmarra eta egonezina. Igandean Bildu-ri botoa eman ziotenetako askok beldurtuta begiratzen zioten ANVri, kezkatuta begiratzen Errazkini. Zezenketak kenduko ote zituzten, gai izango ote ziren herria garbi mantentzeko, zer gertatuko ote ekitaldi instituzionalekin eta abarrekin….. Urte asko zeramatzan boterean EAJk, eta ez dakit ba jendeak zer pentsatzen zuen egingo zuela ezkertiar batek egun batetik bestera….. Beldur horiek denak berehala uxatu ziren.
  3. Udaletik kanpo ere oso ondo lan egin dela iruditzen zait. Partehartzea sustatu da, kultur mahaia sortu eta eraginkor egin, harremanak auzo txikiekin, harremanak merkatari eta bestelakoekin, erabakiak konpartitu herri-eragileekin….. Arlo askotan eta arlo askoko jendearekin lan egin du batik bat ezker abertzaleak.
  4. Bildu-ren zerrenda oso-oso sendoa da, oso jende ona eta interesgarria dago zerrendan, alkategaitik bertatik hasita. Eneko Etxeberria bera oso ezaguna da herrian, ondo ikusia dago eta gainera jendeak alkategai ‘serio’ bati eskatzen dio profila betetzen du: abokatua da (Udalarentzat ere aritua), irakaslea unibertsitatean….
  5. EAJk, nire ustez, ez du asmatu zerrendarekin, alkategaitik bertatik hasita. Inondik inora.
  6. Bilduk oso-oso kanpaina ona egin du herrian. Irekia, positiboa, ilusionantea, aurrera begira beti. Ez da inongo momentutan EAJrekin sartu, ez du inongo momentutan kanpainan zehar EAJko hautagaia edota programa kritikatu. Bereari eutsi dio hasieratik bukaeraraino.
  7. EAJk ez du batere kanpaina ona egin herrian. Hasieratik bertatik hasi ziren helburua “gehiengo absolutua” zela esanez, hasieratik bertatik Bildu kritikatzen, Inazio Uriaren hilketa aireratzen… Kanpainako azken eguna ere Bildu-ri begira pasatu zuen EAJk,  Bildu-ren mamua astintzen zuen triptiko bat banatuz etxez etxe….. Triptiko hori jaso nuenean ikusi nuen hauteskundeak Bilduk irabaziko zituela Azpeitian. Izan ere, bada komunikazioan eta marketingean asko erabiltzen den esan bat: “norbaiti irabazi egin nahi badiozu, ahalik eta gutxien aipa ezazu norbait hori…..”
Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: