Azpeitiko EAJ, “gehiengo absolutuaren bila”

17 05 2011

Horrelaxe esan du Azpeitiko EAJk, batere konplexurik gabe: igandeko hauteskundeetan gehiengo absolutuaren bila joango dira. Eta niri, glup, halako sentsazio bat eragiten dit hori entzuteak… Kezka, egoneza, zalantza, beldurra. Aznarrek berak ere erabili ez zuen terminoa erabili du Azpeitiko EAJk helburua jartzerakoan: gehiengo absolutua. AB-SO-LU-TU-A.

Nik neuk ez dut sekula udal politikagintzan jardun, baina enpresa eta proiektu askotan parte hartu dut eta parte hartzen dut, administrazio kontseilu batean baino gehiagotan aritzen naiz kontseilari moduan eta sekula ez naiz gehiengo absolutuaren jabe izan. Aitortu behar dut horrek enpresaren kudeaketa zaildu egiten duela, korapilatu askotan; erabakiak luzatu egiten ditu, neurri zehatzak zangotrabatu. Baina batik bat aberastu egiten du horrek proiektua, sendotu. Gehiengo absoluturik gabe behartuta zaude eztabaidatzera, behartuta adostera, gaur irabaztera eta bihar galtzera.

Eta esango du Azpeitiko EAJko bateren batek gehiengo osoarekin ere eztabaida sustatu daitekeela, sustatu daitezkeela partehartzea eta demokrazia, eztabaida foroak eta aurrekontu partehartzaileak. Eta nik esango diot baietz, hori berez horrela dela baina horretan sinesten duenak, horretan bene-benetan sinesten duenak ez duela helburu moduan “gehiengo absolutua” jartzen, ez esplizitoki eta aurreneko helburu moduan behintzat. Eta nik esango diot Azpeitiko EAJk behintzat ez duela orain arte adostasuna bilatzen jakin, ez duela partehartzea sustatzen jakin. Azpeitian ezagutu izan ditugu EAJk gehiengo absolutua izan zueneko garaiak, eta garai ilunak izan ziren: informaziorik ez, erabakiak non hartzen ziren oso garbi ere ez, proiektu faraoniko eta interesatuak nonahi eta noiznahi…. Nik ez dut berriro horrelakorik nahi, eta uste dut herriak berak ere ez duela gehiago horrelakorik nahi.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: