Bildu eta herri gisa erantzun beharra

3 05 2011

Gogoan dut Batasuna aurrenekoz legez kanpo utzi zutenean Benito Lertxundik esan zuena, euskarazko egunkariak erreakzio moduan iritzia eskatu zionean. Buruz ari naiz, ez daukat inon idatzia, baina gutxi gorabehera esan zuen ez zuela harritzen legez kanporatzeak, hemen independentziaren eta subiranotasunaren alde egiten duen edozein utziko duela legez kanpo Espainiak, eta hori ez dela berez txarra ere, ona litzatekeela ahalik eta jende gehienak pasatzea Espainiak jarritako marra gorria. Gutxi gorabehera, horixe esandakoa. Harrezkero Batasuna ANV, EHAK, plataformak, Egunkaria, Udalbiltza…. legeditik kanpo laga zituen Espainiak, era batera edo bestera. Ibarretxe bera ere bai, momentu batean. Eta orain Eusko Alkartasuna eta Alternatiba. Orain Bildu.

Ez dakit ostegun gauean zer erabakiko duen Auzitegi Konstituzionalak. Ez dit batere konfiantzarik ematen, bistan da, baina Bildu-ri hauteskundeetara aurkezteko aukera emateak ere ez ninduke harrituko. Baina erabakia dena delakoa dela, hemen ja demokraziarik ez dagoela argi geratu da (oraingoan bai ezta?), eta horren baitan jokatu beharko lukete alderdi abertzaleek eta ezkertiarrek (denek). Horretarako, hasteko, eta Bilduk aurkezterik ez badu behintzat, gutxien-gutxienez hauteskunde hauek zilegitasunik ez dutela esan beharko lukete EAJk, Aralarrek eta IUk. Esan, eta horren arabera jokatu.

Erabakia dena delakoa dela, buruarekin jokatu behar da orain, bai, baina bihotza ere jarri behar diogu herri honi, sentimentua, irudimena. Herri gisa erantzun behar da orain, Bildu legeztatu edo ez, eta horretarako estrategiak eta taktikak bilatu. Egon badaudelako.

Advertisements

Ekintzak

Information

One response

4 05 2011
mikel

Inoiz baino aktualitate handiago ditek Monzonen hitz hauek: “Herri gisa zapaldu nahi bagaitue, herri gisa eman behar dugu borroka. Abertzale guztiok elkarturik, agintaritza bakar baten menpean. Eta borroka hori oraindik luzea eta latza izanen baita; bidean anaia erortzen bazait, lepoan hartu ta segi aurrera”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: