Korrika Txiki Azpeitian

14 04 2011

https://picasaweb.google.com/108113836717471289756/KorrikaTxikiaAzpeitian2011?authkey=Gv1sRgCIbO3O-_9s_PUg#

Atzo Korrika pasatu zen gure herritik, Azpeititik. Bi urtero bezala, hunkitu egin nintzen, ez dut gezurrik esango; niri behintzat hunkigarria egiten zait hainbeste jende festa giroan elkarrekin euskararen aldeko kontzientzia-pizte ekimen batean ikustea, sentitzea. Aurretik, bi urtero bezala, Korrika Txikia egin zuten Ikastolako eta herriko beste bi ikastetxeetako umeek, eta hori ere hunkigarria izan zen, baina egon zen gustatu ez zitzaidan detaile bat: bi ikastetxek bere uniformearekin eraman zituzten umeak jantzita, betiere nongoak diren nabarmen, nongotarrak diren argi baino argiago. Eta ez zitzaidan gustatu.

Izan ere, gero gu helduok hor ari gara jardun eta jardun, esan eta esan elkarlana beharrezkoa dela hizkuntzaren normalizaziorako, behar dugula bat egin herri hau behingoagatik normaltzeko; ari dira batzuk esan eta esan Bildu egin behar dugula, ari dira beste batzuk Batu Gaitezen eskatzen. Baina gero, Korrika bezalako ekimen baterakoi eta bateratzaile batean, denok bat eginda goazela irudikatzea askotan ez bezala oso-oso naturala eta erraza denean, orduan ere bereiztera jotzen dugu, lubakiak jartzera, eta umeak erabiltzen ditugu gainera horretarako.

Eta bai, esajeratua naizela esango didate batzuek, eta beste batzuek esango dute umeak jendeartean errazago lokalizatzeko egiten dela hori, baina atzo ume bati baino gehiagori entzun nion gure Ikastolako umeengatik galdezka: “Eta horiek nongoak dira?”. Eta esajeratua naizela esango didate, bai, baina atzo hiru Korrika Txiki ikusi nituen nik herrian, hiru talde, hiru multzo. Eta hori ez da umeen kulpa.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: