Ezin dut, eta zer?

8 04 2011

Ni ere, Uxue Alberdi bezala, asmatikoa naiz, eta itomen sentsazioa zer den badakit. Bizi izan dut itomen fisiko hori askotan, baina baita itomen mentala ere zenbaitetan. Horregatik beharbada, oso-oso gustura irakurri dut Urola Kostako Hitza-k egin dion elkarrizketa, argitaratu berri duen ipuina dela-eta. Erosi egingo dut liburua, eta alabei irakurri egingo diet, irakurri eta berrirakurri. Erabat bat egiten dut ipuin horretan Uxuek egiten duen hausnarketarekin, identifikatua sentitzen naiz esaten duenarekin eta ez dut nahi nire alabak horrela haztea, ez dut nahi nire alabak super-neska batzuk izatea, horren beharra eta presioa izatea.

Ikasi dugu dena ematen, halako proiektutan bai eta hurrengoan ere bai, horko bilera eta horko erronka. Sinistu dugu, sinistuarazi digute beharrezkoak garela hemen eta han, ezinbestekoak han eta hemen. Lana, herrigintza, ikastola, umeak, halako mintegia eta honako ikastaroa…. Horrela hazi gara eta horrela ari gara gure umeak hazten. Gure alabak txikiak dira oraindik, zaharrenak 5 urte dauzka, baina begiratzen duzu ingurura eta aluzinatu egiten duzu; hamar urteko ume batek ez dauka denborarik jolasteko: ikastola, musika, saskibaloia eta futbola, gero dotrina eta english ikastaroak….

Umetatik itota, asmatikoen moduan.

Advertisements

Ekintzak

Information

2 responses

2 05 2011
uxue

Iban! Pozten naiz identifikatuta sentitu zarela jakiteaz. Aska ditzagun kapak eta har dezagun arnasa sakon…

2 05 2011
Iban Arregi

Aska ditzagun, bai… Liburua etxean daukat ja…. Ez dakit alabek oraindik ondo-ondo ulertuko duten, baina denborarekin ea ahalik eta kate eta kapa gutxienekin hezten ditugun. Aio….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: