Herri mugimenduaz Azpeitian

5 04 2011

Herri mugimenduari buruz aritu ginen joan den asteazkenean Azpeitian, mahaiaren inguruan. Gizarte antolatuaren jatorria, oinarriak, oraina eta geroa, kontraesanak, aldekoak eta kontrakoak….. Zergatiak, helburuak, kezkak eta ilusioak…. Bi ordu eta erdik askorako eman zuten, egia esan.

Nik argi daukat: herri mugimendua oso garrantzitsua izan da herri honen egituraketan eta eraikuntzan, baina are eta garrantzitsuago izango da hurrengo urteetan. Izan ere, Herri honek beharrizan handiak dauzka (ekonomikoak, gizarte arlokoak, kulturalak, identitarioak, hizkuntza….), eta denaren beharra izango dugu. Baina beharrizan horiei aurre egiteko  oso-oso garrantzitsua da herri mugimendua benetan izatea herri mugimendu. Hain justu, hain debaluaturik dagoen militantzia da mugimenduaren ezaugarria eta, koiunturen gainetik, momentuko egoeren gainetik, herri mugimendua saiatzen da gizartea beste marko batera eramaten, unean unean nagusi den status quo hori gainditzen. Horretarako, ezinbestekoa da protagonisten beraien erabakimenean oinarritzea herri mugimendua, botere publikoetatik eta ekonomikoetatik aparteko zerbait izatea, bi botere horien aurrean autonomo eta indartsu agertzea eta aritzea.  Eta herri mugimenduak bilatu behar du elkarlana ere botere publikoekin eta ekonomikoekin, bilatu behar du denak norabide berean jartzea, eta erritmoetan eta epeetan malgu ere izan beharko du beharbada, baina zorrotza irizpideetan, zorrotza helburuetan.

Herri mugimenduak, horretaz gain, edozeini irekia izan behar du, zabala ikuspegi aldetik, parte-hartzailea, horizontala; azken batean, eztabaidari eta kontrasteari beldurrik ez dion mugimendua, proiektua, enpresa edo dena delakoa. Egoismoak eta nagusikeriak halako mugimendu batetik kanpo beharko lukete, nire ustez.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: