Glutenik gabe bizitzen

24 03 2011

Frustrazioa, frustazioa sentitzen duzu uneotan.

Alaba gazteena zeliakoa dela esan zizuten duela hiru hilabete, 3 urte betetzear zela, eta gaur esan dizute 5 urteko alaba ere hala dela ia seguru. Eta ari zara glutenik gabe bizitzen ikasten, eta hain zaila ere ez da, ez pentsa. Baina frustrazioak hor dirau.

Bost urteotan saiatzen zara alabei dena ematen, saiatzen zara ondo hazten, ondo hezten; saiatzen zara ondo erakusten eta ondo elikatzen, baina orain konturatzen zara dena gaizki egin duzula, dena gaizki erakutsi diezula. Eta bai, badakizu ez dela zure errua, badakizu zure esku ez zegoela. Egotekotan, pediatren esku zegoela aurretik diagnostikatzea. Badakizu hori dena eta gehiago, baina zu zara umearen gurasoa, zure ardurapean dago, eta dena gaizki egin duzu. Eman diozu ogia, zereala, makarroia eta hori dena, gogoz-kontra ere bai zenbaitetan, eta orain esaten dizute ezetz, hori oso-oso txarra dela zure alabarentzat, horrek batere mesederik ez diola egiten, kaltea besterik ez.

Baina beste alde batetik begiratuta, ikusten duzu ez zaudela hain gaizki ere, alaba zaharrenari txiripaz diagnostikatu diotelako zeliakia. Kasualitatez, bere ahizparen diagnostiko kasualak eragin duela aurkitu izana. Eta orduan ikusten duzu izan zitekeela okerrago, izan zitekeela larriago. Orduan ikusten duzu badirela diagnostikatu gabekoak, sufritzen ari direnak asko, bakoitza bere erara baina sufritzen azken batean.

Eta pribilejiatu ere sentitzen zara, aldi berean.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: