Bihotzetik gertu

12 03 2011

Azpeitia-Teruel-Azpeitia.

Egin ditugu gaur ere kilometroak, eta jarri dizkigute oztopoak. Gaur ere egin dugu topo hoztasunarekin, gorrotoarekin, ezinikusiarekin. Jarri dizkigute trabak, jarri zailtasunak eta jarri aurpegi txarrak. Kristala, ukitu ezina, besarkatu ezina, laztandu ezina. Urrundu nahi izan gaituzte, gaur ere.

Eta diote ez dela politikoa tema, baina erakutsi digute, beste behin, politikoa dela batik bat eskuartean duguna. Erakutsi dizkigute gaur ere euren gerra-gatibuak, txanpon truke moduan darabilten euskal herritarrak. Presoak. Eta bai, erakutsi digute gaur ere, erakutsi ehunka laguni, nola bizi duten eurek ere gatazka. Nola garen desberdinak, eurentzat ere desberdinak.

Gaur ere eginarazi dizkigute kilometroak, erakutsi nahi izan digute batetik bestera dagoen distantzia. Handik hona, hemendik hara. Baina gaur ere erakutsi diegu gertu ditugula, bihotzetik gertu.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: