Ama bat afaltzen

10 03 2011

Martxoaren 8a eguneroko bihurtu behar dugula diogu, baina gero urtean behingo kontu batean uzten dugu askotan, komunikazio arloan behintzat…. Nik gaur ere  hariari jarraituko diot nire blog honetan, neuri benetan gertatutako anekdota batetik abiatuta:

Larunbata, iluntzeko 21:00ak inguru. Ume txiki baten ama afaltzera doa, lagunekin, aspaldiko partez. Gustura, ume kontuak eta etxeko kontuak alde batera utzi eta lagunekin afaldu, edan, hitz egin eta ondo pasatuko duelako. Baina ez da erabat libre, etxeko gizonak muga jarri diolako: hurrengo goizeko 08:00etan kirola egitera  doa, lagunekin. “Nahi duzuna egin, baina ni goizeko 08:00etarako banoa”. Hortxe gizonaren baimena. Anekdota bat da, neure aurrean benetan gertatutako anekdota, baina askotan errepikatzen dena eta sakoneko mezu argia duena: gizonak baimena eman dio, baina mugak ere jarri dizkio. Horixe da jendarte patriarkalaren adibidea. Gizonezkoak pentsatzen du bera dela nagusi, bera dela piramidearen goialdean dagoena; horrenbestez, emakumea behealdean dago. Menpeko da.

Emakumea da umeen ardura hartzen duena nagusiki; emakumea etxeko lanen karrotik tiraka ari dena; emakumea, normalean, gastuen kontrola egiten duena, erosketak, obrak eta horrelakoak gestionatzen dituena. Baina, oraindik ere, eta gezurra badirudi ere, gizonezkoa da baimena ematen duena. Hori guztia horrela izanik ere, emakumea menpeko da oraindik ere.

Esajeratua naizela esango didate batzuek, baina hortik genero biolentziara progresio bat besterik ez dago; graduazio bat besterik ez. Batzuk ailegatuko dira, eta beste batzuk ez. Batzuek burua galduko dute , bazuk ailegatuko dira hainbesterainoko degenerazio puntura, eta beste batzuk ez. Batzuek ahotsa puntu bateraino altxatuko diote emazteari, egunero gainera; umiliatuko dute, irainduko;  beste gizonezko batzuek iherarkiaren goi aldean eurek daudela tartean behin bakarrik gogorarazio diote emazteari, modu sutilean ahal bada, modu zakarragoan beharrezkoa bada. Baina oinarri-oinarrian gauza bera dago. Oinarri-oinarrian pentsakera bat dago, mentalitate bat, jokamolde bat. Eta emakumeak berak bakarrik ezin du hori aldatu.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: