Emakumea

8 03 2011

Emakumeen artean bizi naiz ni ere. Koadrilan emakumeekin ibili izan naiz askotan, emakume bat maite izan dut eta maite dut beste edozeren gainetik, eta orain beste bi emakume ere badira etxeko nire printzesak, hauek ere beste edozeren gainetik maite ditudanak. Emakumeen artean lan egiten dut, eta uste dut pixka bat ezagutzen ditudala. Emakume izate hori, esan nahi dut; denok barnean daramagun alde femenino hori, nik maskulinitatearen boterekeriaren justu beste aldean ikusten dudana.

Hezkuntza izango da, edo hezkuntzatik haratago doan zerbait; zerikusirik izango du seguruenez urtetan jasan duen errepresioarekin, zerikusirik izango du oraindik ere jasaten duen diskriminazioarekin, zapalkuntzarekin eta biolentziarekin, patriarkatuarekin; ez dakit horregatik den edo zergatik den, baina nire inguruan, eta salbuespenak salbuespen, emakumea irekiagoa da, sentsibilitate handiagoa dauka, zabalagoa da ikuspegi aldetik, aurrerakoiagoa, ezkertiarragoa, libreagoa pentsakeran, samurragoa, maitakorragoa, zuzenagoa, justuagoa. Emakumea, oro har, eta salbuespenak salbuespen, sakonagoa da, konplikatuagoa baina zuzenagoa, arazoei aurrez aurre eusten diena, ihes egiten ez duena.

Gaur martxoaren 8a delako idatzi dut hau, baina urte osoan lan egin behar dugu emakumeen eskubideen alde. Ez haiengatik bakarrik, baita guregatik ere. Emakumea izango da egunen batean, inor izatekotan, mundu hau justuago egingo duena, mundu hau parekideago egingo duena, mundu hau gerratik libratuko duena. Gizonezkook ere hor egon behar dugu, jakina, eta birplanteatu gure nortasuna. Izan ere, gure erruagatik da mundu hau, salbuespenak salbuespen, hain injustua, hain baztertzailea eta hain gerrazalea. Baina emakumeak lideratu beharko du, baten batek lideratzekotan, borroka hori, emakumeak lideratu beharko du jendartea, mundua justuagoa izatea nahi badugu behintzat.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: