Sexualitatea eta umeak

2 03 2011

Ikaragarria da oraindik ere sexuarekiko dugun zera hori, distantzia edo dena delako hori. Denok gara sexual, sexutu eta erotikoak, jaiotzen garenetik bertatik. Baina oraindik ere lotsagorritu egiten gara askotan sexuaz aritzen garenean jendaurrean, ezagunen aurrean. Zakila, alua, larrua jo eta horrelako kontzeptu naturalak ez ditugu oraindik natural-natural erabiltzen hizketaldi batean, salbuespenak salbuespen. Heziketa kontua da, jakina. Tabu kontua. Zentsura, errepresioa eta hipokresia handiak izan dira eta dira gai honen inguruan. Etorkizunean ez ote izango…..

Alaba zaharrenak bost urte ditu, eta sexu heziketa lantzen ari da ikastolan. Aurreko batean natural-natural etorri zitzaigun, esanez badakiela berak umea nola sortzen den, “zakile aluen sartu eta haziye atea eta gero umie sortu eta gero hazi egiten da eta….”. Natural-natural, behar den moduan, sentitzen duen moduan.

Baina gurasook jartzen dizkiegu gehiegizko mugak, aurreneko egunetik bertatik. Ez gara konturatzen umea jaiotzen denetik dela sexutua eta sexuala, jaiotzen denetik bertatik dela izaki erotikoa. Ez diogu uzten bere zakila ukitzen, ez diogu uzten alua laztantzen. “Hori ez ukitu, zikina da eta”, zenbat aldiz entzun ote dugun. Ez diogu uzten gozatzen, bere burua ezagutzen. Ikastolan bertan sexu heziketari buruzko hitzaldi-mintegi batzuk antolatu izan dira gurasoontzat, eta parte hartu izan dut. Ez sinistekoa da zenbaterainokoa den geure buruari ezartzen diogun zentsura. Egia da jendarte batean bizi garela, albokoari errespetua zor diogula, umeak intimitatea zer den jakin behar duela, parke batean masturbatzen hasten bada jakin behar duela horrek albokoa deseroso sentiarazi dezakeela, hobe duela (jendarte honetan) intimitatean masturbatu….. Egia da hori guztia, baina guraso zenbaiten erantzunekin harritu egiten naiz oraindik, harritu pediatra batzuen iritziekin (bada bat Azpeitian esaten duena masturbatzea txarra dela, eta izen ona dauka pediatra horrek).

Honetan ere badugu ardura gurasook, umeen garapen sexuala lagundu egin behar dugulako, ez trabatu, ez oztopatu. Eta garapen sexual horretan garrantzia handia dauka afektibitateak. Ukitu egin behar ditugu, laztandu, goxatu. Umeek sexualitatea modu askotan sentitzen dute, guk bezala, eta gurasoekin lepotan laztantzen egotea ere bada garapen horretan laguntzeko modu bat. Konfiantzan, norbere idependentzian eta garapenean asko irabaziko du umeak horrela.

Adibide edota kasu praktiko bat, bukatzeko: umeek joera dute gurasoen sexua ukitzeko, laztantzeko, aztertzeko. Kuriositatea dute, eta natural-natural egiten dute hori ere. Normala da gu deseroso egotea horren aurrean, ez gustatzea. Hori egiten dizunean umeak, zer esango zenioke, ez bazara eroso sentitzen?

  1. Hori ez da egiten eta bla, bla, bla….
  2. Hori egitea ez zait gustatzen eta bla, bla, bla…..

Antzekoak dirudite, baina desberdina da erantzuna. Oso.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: