Ordutegi kontuak lanean

17 02 2011

Gogoan dut behin erreportaia batean irakurri nuena, igandetako aldizkari horietako batean, El Pais-en gehigarrian uste dut zela. Espainiar bat Europa Iparraldeko herrialderen batera joan zen lanera, injeniari bat zela uste dut, oso azkarra, talentu horietako bat. Nagusiari bere ahala demostratu nahian edo, egundoko ordu-sartzeak egiten omen zituen lantokian, oso berandu arte egunero. Hori ikusita, nagusiak berehala kaleratu egin zuen, eta argumentu nagusiak bi ziren: batetik, gainontzekoek denbora gutxiagoan egiten zutena egiteko hainbeste denbora behar zuenik ez zuelako behar lantokian; bestetik, garbiltzaileen lana atzeratu egiten zuelako, bulegotik berandu alde egitean.

Arrazoi osoaren jabe ez da izango noski, eta gauza berria ere ez da, baina interesgarria egin zait Ignacio Buqueras delakoak lan ordutegien arrazionalizazioaren gainean esandakoa.

Daukadan lanagatik jende askorekin egotea tokatzen zait, lantoki eta lan-dinamika dezenteren berri izan dut eta bai, honetan ere espainiarrak gara horregatik. Eraginkortasunari baino gehiago begiratzen diogu bulegoan pasatzen dugun denborari. Inbidiak, errezeloak eta gaizki-ikusiak askotan ateratzen dira ordutegi kontuak direla eta, baina askotan ez dauka ez bururik eta ez hankarik. Bakoitzari dagokion lana ondo adostu, planifikatu eta neurtuz gero, eta segun eta ze lanpostutan, ez dakit zergatik itsutzen garen hainbesteraino ordutegiarekin eta arauekin, zenbait kasutan langilearen talentua, irudimena eta ekimena itotzeraino. Umeek egiten duten moduan, oraindik ere lantokian ezkutuan jokatzen erakusten dugula uste dut….. Oro har eta salbuespenak salbuespen, jakina.

 

Advertisements

Ekintzak

Information

One response

17 02 2011
birasuegi

%100ean ados Iban.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: