Eskubide urraketa

16 02 2011

Gironako entrenatzaile Raül Agnéri hizkuntz eskubideak urratu dizkiote, eta prentsaurrekotik alde egin du. Ez diote utzi katalanez erantzuten katalanez eginiko galdera bati, ez dizkiote bere hizkuntz eskubideak errespetatu, eta  joan egin da prentsaurrekotik. Edukazio falta egotzi diote batzuek, baina zer esango dizuet ba: nik txalotu egiten dut Agnék egin duena.

Espainian hizkuntz minorizatuek atera behar dute beti galtzen. Txikiak errespetatu behar du beti handia. Beti. Hemen hizkuntz minorizatua hitz egiten dugunok sentitu behar dugu deseroso beti, ez gazteleradun elebakarrek. Errespetua guk zor diegu haiei, eta ez alderantziz. Betikoa da, baina betikoa izanagatik ezin dugu ahaztu: zazpi laguneko koadrila batean sei baldin badira euskaldunak, erdaldunak zazpi dira; zazpiak. Eta orduan gure txikitasunak ematen digun konplexua datorkigu, eta jo eta su erdaraz aritzen gara guztiok, erdaraz bakarrik. Eta ez, hori ez da justua. Erdaldunak sentitu behar du deseroso bertako hizkuntza ofizialetako bat ez dakienean. Sentitu behar du beharra, sentitu behar du ikasteko premia. Batzutan, zenbait momentutan, sentitu behar da zokoratua.

Familia erdalduna dut nik ere inguruan, eta badakit zertaz ari naizen. Badakit ez dela erosoa erdaldun elebakarraren aurrean euskaraz egitea. Ez naiz esaten ari erdaldunari berari euskaraz egin behar zaionik, komunikazioa bera zailtzeraino. Ez, horrenbesteraino ere ez. Baina handiarekiko errespetuaren izenean txikiari galtzen diogu askotan errespetua. Handiarekiko edukazioagatik txikia baztertzen dugu, hizkuntza minorizatuak zokoratzen, eta edukazio gehiegizkoak galbidera eraman ditzake hizkuntza minorizatuak.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: