Irabazleak eta galtzaileak

8 02 2011

Irakurria dugu, esana digute: historia irabazleek idazten dute, eta irabazlea dagoen tokian beti dago galtzaileren bat. Beti zapalduren bat. 1939an Francok irabazi zuen, herria eta herritarrak garaitu zituen eta geroa marraztu zuen, gaurdaino mantentzen dena. Horregatik oraindik halako obsesioa, halako eginahala ezker abertzalea garaitzeko, ezker abertzalea zapaltzeko.

Frankismoa eta gero lortu ez zutena lortu nahi dute orain frankismoaren oinordekoek: ezker abertzalea, ideia mailan, garaitu. Zapaldu. Horrela besterik ezin uler daiteke une historiko honetan hainbeste traba jarri nahia. ETA erakundearen hilketa denak, ezker abertzale zabalaren historia osoa kondenatu arazi nahi hori….. Ez dago bestela ulertzerik. Eta PPren jarrera ulertzen dut, nola ez ba Francoren oinordekoak izanda. Baina eta sozialistak? errepublikarrak? 1939an garaituak izan zirenak nola ulertu? Nola ulertu Hamaika Bat bezalakoak, orain ez dela legalizazioa eskatzeko garaia edo antzekoak esanez ari direnak?

Historia garaileek idatzi izan dute orain arte, baina herri hau hasia da bere etorkizuna marrazten , zapalduen olerkirik idatzi beharrik izango ez den etorkizuna ereiten, irabazlerik eta galtzailerik gabekoa.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: