Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Euskara ala pailazoak?

25 01 2011

Inkesta interesgarria jarri digu bere post-ean Joseba Kamiok: zer datorkizu burura, horrela bat-batean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots aipatzean: euskara ala pailazoak? Nik erantzun nion inkestari, komentario bat ere jarri nuen bere blogean, eta hemen gehixeago sakonduko dut, hemen saiatuko naiz azaltzen zergatik erantzun nuen “pailazoak”.

Ezer baino lehen, beste gauza guztien gainetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek kultur eta hezkuntza proiektu zoragarria sortu eta garatu dute. Beraiek oso onak dira, jende oso ona dute inguruan eta kalitate handiko lana egiten dute: musika, koreografiak, marrazkiak, diseinuak, arropa, atretzoa, gidoiak, letrak…. Dena da oso landua eta oso ona euren lanetan.

Beste edozein pailazok bezala, gure hauek ere eredu eta balore batzuk erakusten dituzte, irakasten dituzte, sustatzen dituzte. Eta eredu eta balore horien bitartez gure umeak hezten dituzte. Haien musika, haien letrak, haien jolasak bidelagun ditugu gure umeen formazioan, gure umeen garepenean, eta garapen eta hezkidetza hori kolorez beterikoa da. Aurrerakoia, ezkertiarra, integratzailea, errespetuz eta maitasunez beterikoa. Eta horrela lortzen dute, modu sutilean bada ere, jendarte-eredu justuago baten aldeko mezua zabaltzea lauhaizetara. Txorakeria bat dirudi, baina gure pailazo hauek konstruktore eskuindarrenak beraiek jarri dituzte dantzan konstruktoreen kontrako alegoria eder batean, konstruktoreen atzaparretatik Mari Mototsen parkea defendatu zuten hartan, eta hori neuk ikusi nuen, nire herrian. Eta txorakeria bat dirudi adibide horrek, baina ea nork lortzen duen hori gure herri puta honetan.

Behin aurrekoa esanda, euskarari buruz bi hitz: kalitate hori euskaraz lortzea luxu bat da euskararentzat, luxu bat Euskal Herriarentzat, luxu bat euskaltzaleontzat. Azken batean, kalitate hori lortzea da kulturgintzan, euskalgintzan eta herrigintzan ari garenon erronka, horrela uste dut nik. Sortzen duguna, egiten duguna erakargarria delako erakartzen dugunean jendea, eta ez euskaraz sortzen dugulako, orduan bai, orduan egingo dugu inoizko pausorik handiena hizkuntz eta herri-normalizazioaren bidean.

Advertisements

Ekintzak

Information

3 responses

25 01 2011
Joseba Kamio

Eskerrik asko aipamenagatik Iban šŸ˜‰

Nik ere antzeko leku batetik begiratzen diot gaiari.

25 01 2011
ibanarregi

Ez horregatik, Joseba. Interesgarria da gaia, oso. Zure ondorioen zain geratzen gara…

26 01 2011
Joseba Kamio

Ondorioak? Ez nago oso ziur nolako forma eman horri… Errezetarik ere ez dakat, intuizio batzuk besterik ez… Bururatuko zait zeoze…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: