Udalbiltza aske

21 01 2011

2003ko maiatza zen. Garai hartan Lea-Artibaiko Hitza sortu nahian ari nintzen lanean eskualde hartan, eta Ondarroako udaletxean Loren Arkotxa alkatearekin egin genuen bilera Enekoitz Esnaolak eta biok. Gizon elegantea iruditu zitzaidan, jantzia, jakintsua, aditua, aritua. Hurrengo egunean atxilotu eta espetxeratu egin zuten, Udalbiltzarekin lotuta. Harrezkero ez naiz harekin egon, baina gertuxeago eduki ditut Udalbiltzako beste auzipetu batzuk, eta ondo dakit sufritu dutena. Orain aske dira, baina ez da justizia egin. Urteotan auzipetuek sufritu dutena edota egunotan Estatu ez-demokratiko baten atzaparkadak jaso dituenak sufritzen duena ez dago hitzekin esplikatzerik. Biktimen errekonozimenduaz ari garenean, Estatuaren biktimak ere ezin ditugu ahaztu. Ez da justizia egin Udalbiltzarekin, baina horrela nahiago, gaizki egina nolabait zuzendu egin duelako Auzitegi Nazionalak.

Aurreko postean idazten nuen edozer espero genezakeela, baita denak libre uztea ere, eta atzoko albisteak egundoko poza eman zidan, baina amorrua ere bai. Kaltea egina dago, eta orain dena berregin beharra…. Baina berregin behar da. Atzoko epaia, hasteko, inputatuentzat da ona, oso ona, baina abertzale guztiontzat ere ezinhobea da. Herrigintzan eta naziogintzan sinesten dugunoi argia piztu digu, eta argi horrek Udalbiltza izena du. Argi horrek kultura, euskara, gizarte eta ekonomia arloan Euskal Herria egituratu beharra eta nahia esan nahi du. Badago non eta zertan lan egin.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: