Udalbiltza

17 01 2011

Egunotan, ezin zaituzten ahaztu. Ezin zaituztet burutik kendu. Maribi, Karmele, Miren eta Udalbiltzako auzipetu guztiak, nola ahaztu egunotan. Ostegunean emango du sententzia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ostegunean erabakiko du kartzeleratuko zaituzten edo ez; zuen bizitzako hurrengo urteak Estatu ez-demokratiko baten esku daude. Nola ahaztu ba.

Epaiketa egin zen, eta epaiketan ez zen inolako frogarik erakutsi Udalbiltza ETArekin lotzeko. Ez frogarik, ez egintzarik auzipetuak ETArekin lotzen dituena. Ez dago ezer. Baina hala ere, auzipetuak hari batetik zintzilik, konfiantzarik batere ematen ez digun Estatu eta epaigela baten esku. Eta honezkero ez nau ezerk harritzen. Honezkero edozer espero dezaket. Kartzeleratu ditzakete denak, eta larrituko gara baina harritu ez. Edo aske utz ditzakete denak, eta lasaituko gara baina harritu ez.

Erabaki politiko baten esku daude, gaude, eta horrgatik ez gaitu ezerk harritzen: Udalbiltzaren kontrako auzia ere, beste hainbat eta hainbat auzi bezala, ondo diseinatutako Estatu operazio baten barruan zegoelako. Dagoelako. Eta politikoa delako batez ere. Kaltetutako pertsonarekin berarekin gerta daitekeena ez zaio inporta Estatuari; piperrik ere ez. Estatuaren helburua da Euskal Herria kultur, gizarte, ekonomi eta/edo politika subjektu gisa egituratzen lagunduko duen edozein jarduera legitimo kriminalizatzea. Hori du helburu, hori du obsesio, eta helburu hori neurri batean lortu zuen Udalbiltzaren kontra egitean, ekimen hura kolpatzean, jendea atxilotzean, EAJ bide hartatik apartatzean.

Ikaragarria da, ikara sortzeko modukoa da euskal herritarrak bizi duen indefentsio egoera. Euskal herritarrak jasan behar duen biolentzia politikoa.

Animo eta besarkada bat.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: