Beherapenak

14 01 2011

Erotuta gaude. Zeharo jota. Arazo asko izango ditugu, arrazoi asko esateko erotuta eta zeharo jota gaudela, baina bai, kaskatuta gaude erabat. Beherapenetan gertatzen dena ikusten dudanean…. Bai, burua galtzen ari gara, erabat.

Salbuespenak salbuespen, eta egongo da salbuespen dezente noski, beherapenetan bestela lortu ezin dugun hori bilatzen dugu; gure esku ez dagoen marka hori, gure tamaina eta neurritik kanpo dagoen produktu hori. Salbuespenak salbuespen, beherapenak dira klase diferentziak itxuraz ezerezean uzten dituena. Beherapenei esker, edozein da Levis, edozein Nike, edozein G Star. Beherapenei esker, ezin duen horrek berak ere ahal duela erakutsi dezake kalean, lantokian, lagunartean, familian, bere etxean. Erakutsi dezake, bere burua engainatzeraino. Eta ez dakit, ez dakit zertan ari garen, baina ezagutzen dut jendea, jende soila eta ez diruduna markako arropak bakarrik erosten dituena, “besteak ez ditut eta gustuko”. Beherapenetan, noski. Erotuta gaude. Zeharo jota.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: