Biolentzia aldebakarrekoa

11 01 2011

Atzokoa egun pozgarria izan zen, baina oraindik ilun dago.

Datorren astean Madrilera noa, kartzela batera, lagun bat bisitatzera. Betiko topikoa aipatuko dut, baina topikoa izanagatik ahaztu ezin dena: 1.000 kilometrotik gora egingo ditut 45 minutu eskasean lagunarekin egoteko, kristala tartean dela. Ezin besarkatu, ezin musukatu, ezin ukitu, ezin laztandu. Topikoa da, baina astero astero hainbat senide eta lagunek bizi duten zerbait delako da topikoa. Estatu batek, Estatua zuzentzen eta babesten duten hainbat lagunek gupidagabe urratzen dituzte euskal herritarren eskubideak, gubidagabe kolpatzen, umilatzen. Baina hori ez da biolentzia, nonbait.

Erakunde armatu batek su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria eman arren kontuak erakunde armatu horri (ia) bakarrik eskatzen dizkion abertzalea ez dut ulertzen, egiatan diot. Ezin dut ulertu. Nola ulertu gaur egun pairatzen dugun biolentzia politiko alde bakarrekoaren aurrean begiak ixten dituen abertzalea. Bere indarra eta gorrotoa beti beste alde batera bideratzen duen demokrata ustezkoa, nola ulertu.

Atzokoa eta gero, oraindik dena lanbrotuta ikusten dut, baina egingo da argia.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: