Libre, urrezko kaiolan

5 01 2011

Denon ahotan dabil egunotan: tabernatan, jatetxetan, leku publikoetan ezin da erre. Debekatu egin digute. Ni legearen kontra nago, debekua bera ahalik eta gutxien erabili behar dela uste dudalako, baina besterik ez genuen merezi. Horixe da erretzaileok bilatu duguna. Orain errespetuaz, gizalegeaz, albokoaren osasunaz eta bla, bla, bla ariko gara, baina ez dugu errespeturik, albokoaren osasunak piperrik ez digu inporta. Duela bost egun arte inolako konplexurik gabe pizten genuen farias handia umeen muturren aurrean; inolako konplexurik gabe pizten zigarroa pintxoen gainean, hortxe, kea janari artean zabalduz; albokoa bazkaltzen ari dela? Ke se joda. Eta horixe: geu gure burua eta ingurua antolatzeko kapaz ez garenean, errespetuan eta tolerantzian oinarritutako komunitate bat antolatzeko kapaz ez garenean, ba orduan gainetik etortzen zaigu baten bat, normalean Estatua, ahalik eta lege, arau eta normatiba zorrotzenekin.

Eta behin hori esanda, behin argi utzita geuk gerorrek bilatu dugula lege hau, legea bera ez dudala gustuko ere garbi diot. Ingurura begiratzen dut, eta ia-ia egin ezin ditugun gauzen zerrenda luzeagoa da egin ditzakegunena baino: ezin dugu leku publikoetan erre, hori jakina da, baina horretaz gain ezin dugu marihuana porrorik erre; ezin dugu txakurra lotzeke eraman kaletik edo parke batetik; ezin dugu txakurra leku publiko zenbaitetan sartu; ezin dugu arbolape batean txiza egin; ezin, ia-ia, kotxea aparkatu, ordaindu gabe behintzat; taberna batzutan ezin da kantatu; kalean ezin da musikarik jo, baimenik gabe; ezin da manifestaziorik egin, baimenik gabe; ezin dugu biluzik ibilik kaletik; zenbait kale izkinetan koadrilan egotea bera ere delitua da….

Libre garela diote, baina urrezko kaiolan gara libre. Ustez, libre. Gero eta arau, debeku eta dogma gehiago jartzen dizkigute, inposatzen dizkigute, eta guk xuxen-xuxen betetzen ditugu. Eta ez naiz ari arau esplizitoez bakarrik; arau inplizitoez ere ari naiz, lege izaera ez duten baina hortxe begibistan ditugun arauez, gizarteak ezartzen dizkigun arauez eta estereotipoez. Zenbat eta gerri argalagoa, hobeto; zenbat eta mobil meheagoa eta taktilagoa, zenbat eta kotxe deportiboagoa, etxe modernoago…, orduan eta hobeto.

Arauak behar dira, baina zenbat eta gutxiago hobe. Nik bizi egin nahi dut, hil baino lehen.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: