Arauak eta zigorrak

5 01 2011

Aurreko post-a idazten ari nintzela, arauen eta zigorren inguruko gogoetatxo bat etorri zait burura, eta honatx idatziz:

Ikasle garaietan, Bilbon lagunekin pisuan ginenean, makarra itxurakoak ginen, punki samarrak, dexenteko estetika abertzalea eta borroka geneukan. Diskurtso aldetik, ezkertiarrak ginen den-denok, sozialistak, libertarioak eta progreak, solidarioak. Pisuan sartu orduko arauen inguruan hasi ginen hizketan, eta arauen beharrik ez zegoela pentsatzen zuenik ere bazen (progre eta ezkertiarrenak izango ziren, libertarioenak). Nik argi daukat elkarbizitza arau batzuk behar-beharrezkoak direla bikotekide edota pisukideen artean, eta orduan ere argi nuen. Ez genuen urtebete baino gehiago aguantatu elkarrekin; lagun izaten segitzeko, pisukide izateari utzi genion. Gaur oraindik nahiko lagun bagara, eta ez da gutxi.

Orain, umeak hezten ari naizenean, are eta argiago daukat arauak behar direla, baina zenbat eta arau gutxiago, hobeto; eta arauok zenbat eta argiago izan, are eta hobeto. Askotan sentsazioa dut umeak erotu egiten ditugula hainbeste arau eta debekurekin: ez eseri hor, zuzen jarri, hori ez ukitu, horko hori ere ez, mekatxiz, kontuz halako horrekin, lurretik altxatu hadi moteil, ondo jar hadi mahaian, babua, ezkerreko eskuarekin ez jan, hemen lasterkan ez ibili….. Hainbeste arau, hainbeste muga jartzen dizkiogun umeari bere progresio naturala moztu ere egiten dugula, ez diogula uzten mundua deskubritzen.

Eta arauarekin batera zigorra dator. Irakurri dugu, ikusi dugu, sinestu dugu zigorra ez dela batere hezitzailea, ez dela eraikitzailea. Umeari ez zaiola zuzen jokatzen erakusten zigorraren bidez, ezkutuan jokatzen erakusten zaiola ikasi dugu. Gaizki egindako horrek dituen ondorioak pairatu behar dituela bai, hori bai (adibidez, etxea txerri eginda utzi badu, umea etxea garbitzen jarri, geuk lagundu horretan…), baina ikasi dugu inolaz ere ez dela zentzugabeko zigorrik jarri behar (adibide berarekin jarraituz, zentzurik badu etxea txerri eginda uzteagatik logela ilunean edukitzea umea?). Hori ikasi dugu, baina gero helduok zigorra erabiltzen dugu behin eta berriz, egunerokoan eta eraginkortasunaren izenean, eta bestela begira tabakoaren lege berriari.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: