Bandera trapu bat da

28 12 2010

Feminismoaren bandera morea astintzen duzu, gogoz astintzen, baina gero egunerokoan ez zara kapaz emakumea berdin tratatzeko. Saiatzen zara, baina ez zara kapaz zu haren pare jartzeko, hura zure pare jartzeko. Hain erraza eta hain zaila.

Emakumeen indarkeriaren kontrako bandera astintzen duzu, baina indarkeria horren zutabe nagusiei zeuk ere eusten diezu, oharkabean. Zure maskulinitatea eta autoritatea bortxatua sentitzean buila ateratzen duzunean, alboan duzun emakume horri modu sutilean gogorarazten diozunean gaur ere zu aterako zarela lagunekin afaltzera…. Orduan ere ari zara emakumeen kontrako indarkeria sustengatzen, luzatu arazten, praktikatzen. Banderak bandera.

Komunismoaren eta sozialismoaren bandera gorria astintzen duzu, gogoz astintzen, baina ez, ez zara ez sozialista ez komunista. Propietate pribatuaren bueltan jaio zara, hazi zara, hezi zaituzte. Eta ezin hortik ihes egin. Bandera astinduko duzu, diskurtsoa badakizu, diskurtso hori konpartitzen duzu, baina gero ez zara kapaz zurea kotxea inori uzteko.

Ezkerraren banderaz, zer esan. Bandera astindu bai, bandera astintzen duzu baina, adibidez, Elizatik ezkondu zara, umeak bataiatu egin dituzu eta Eliza sustengatzen jarraintzen duzu, eta horrela zeuk ere laguntzen duzu Eliza Estatuaren botereguneetan mantentzen.

Sexualitatea askea aldarrikatzen duzu, baina gero nahiago duzu zure alaba heterosexuala izatea, eta gainera ez duzu lotsarik horrela nahiago duzula aitortzeko. Aldarrikatzen duzu, baina konturatzeke deseroso sentitzen zara bi gizonezko muxuka ikusten dituzunean.

Independentziaren aldeko bandera astintzen duzu, gaur inoiz baino gogotsuago astintzen, baina gero ez zara euskaraz mintzo, gero ez zara kapaz independentziaren alde ale txiki-txiki bat emateko ere. Eta gero bakea ere nahi duzula esango duzu, gainera, baina bakar batzuek dena eman ez dezaten ez duzu ezer egiten. Ezer ez.

Eta horrela, beste hamaika. Bandera trapu bat da, haizerik ez badabil.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: