Kultura Azpeitian

17 12 2010

San Agustin Kulturgunea ireki dute Azpeitian. Aspaldi egin genuen aldarrikapena Uztarrian, aspaldi eskatu genizkion Udalari azpiegitura duinak, eta orain behintzat bada zerbait. Orain behintzat herriko eta herritik kanpoko kultur espresioek badute non espresatu. Baina ez dezagun ahaztu azpiegiturak tresna direla, ez besterik. Mamia da orain behar dena, eta hor zeresan handia dute kultur taldeek, kultur eragileek eta herritarrek; baina zeresana ere badu Udalak, bere kultur politikarekin lagundu edo oztopatu egin dezakeelako kultur mugimendua.

San Agustin Kulturgunean eta herrian kultur-dinamika piztu nahi bada, dinamika arrakastatsua sortu nahi bada eta kultura gai kontsumible moduan bakarrik ikusi nahi ez bada, herritarrak, eragileak eta taldeak kultura sortzen, gozatzen eta zabaltzen jarri nahi badira, kontzeptu batzuk oso-oso argi eduki behar dituzte kultur politika egin behar dutenek.

Parte-hartzea ezinbestekoa da, partehartzea maiuskuletan. Herritarrek eta taldeek parte hartu behar dute, baina benetan parte hartu: erabakietan parte hartu, planteamentuetan parte hartu, kultur politikaren diseinuan parte hartu. Beste guztia marketing merkea da. Nik ez dut parte hartu nahi paretaren kolorea aukeratzeko inkesta txoro batean. Ez, parte-hartzea beste zerbait da.

Baina kulturguneak eta kultur-dinamikak, horretaz gain, irekia eta akzesiblea izan behar du, horizontala, publikoa, askea, berritzailea, aktibista, erreflexiboa. Bestela alferrik ari gara.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: