Amatxo

16 12 2010

Badira amarik gabeko umeak, beste edozeinek baino maitasun handiagoa jasotzen duten umeak. Baina etxe batean amatxo bat dagoenean, ama hori berezia da. Espeziala. Beste zerbait, hitzekin azaltzeko zaila dena. Amaren sabelean egin ditu 9 hilabete umeak, amaren bularra da haurraren janari, eta hori ez da ahazten, hori hor dago betirako. Gogorra ere bada ama izatea, oso lotua hasierako hilabetetan, baina bi alabak jaio eta hurrengo egun, aste eta hilabetetan inbidia puntua ere sentitu izan dut. Inbidia handia, askotan. Umearen begirada hori, umearen goxotasuna, umearen irribarrea; umearen zera hori, amari bakarrik eman ahal dion zera hori.

Umeak hasieran erreferentzia bakarra eta bera bakarra hartzen duela irakurria dut, eta gure kasuan behintzat hala izan da. Hasierako egunetan, hasierako asteetan amak ematen dio babesa, amak ematen gordelekua. Eta amak berak bakarrik. Hori ulertzea zail egiten zaio askotan amaren alboan dagoen bigarren horri (gure kasuan aitari), baina garrantzitsua da ulertzea. Niretzat garrantzitsua izan da.

Izan ere, umea zenbat eta lotuago egon erreferente den pertsona horri, umea zenbat eta babestuago eta gordeago sentitu amarengandik (edo amaren funtzioa betetzen duen horrengandik), ume horrek orduan eta konfiantza handiagoa izango du mundua deskubritzeko, inguruko objetuekin jolastu eta ingurua ikertzeko. Hasierako aste eta hilabete horietan zenbat eta gozoago sentitu umea, orduan eta errazago irekiko zaio bigarrenari (gure kasuan, aitari), edo hirugarrenari….

Baina hasierako hilabeetan ez ezik, etxe batean ama bat beti izan da, beti da eta beti izango da berezia. Beti espeziala.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: