Umeak ez du jaten

15 12 2010

Askotan egin diot galdera hau neure buruari: umea jaten duelako hazten da? ala hazten ari delako jaten du umeak? Txorakeria bat dirudi galderak, baina oso sakona da, behin eta berriz egin beharrekoa: jaten duelako hazten da ala hazten ari delako jaten du? Gure kulturan oso sustraitua dago derrigorrez jan behar hori, derrigorrean hiru plato, derrigorrean platerkada handiak, goraino beteta. Oraindik ere askotan aditzen dugu istorio hura: bazkaltzekoa jaten ez baduzu, meriendarako jateko bera gorde; meriendan jaten ez baduzu, afarirako; afarian ere ez? hurrengo gosariarekin jango duzu….. Derrigorrean. Baina ez dakit, ni ez nau komentzitzen.

Oso ohikoa da hau ere: familia batean, bazkalorduan, ari dira bizpahiru ume bazkaltzen, eta hirurei kopuru eta tamaina berean ateratzen zaie jatekoa. Ume batek hiru urte izango ditu, besteak lau eta besteak bost. Bat apetito handikoa izango da, bestea ere bai baina neurri diferentean eta bestea “desastre hutsa” jaten, gure amonek zioten moduan. Baina kopuru eta tamaina berean jan behar. Derrigorrean. Ohikoa da hori  ikastetxeetako eta ikastoletako jangelatan ere. Eta ni ez nau komentzitzen.

Astakeria delako ez nau komentzitzen. Gu baino lau aldiz gutxiago pisatzen duen ume bati gure platerkada bera ateratzen diogu, eskuetan kabitzen ez zaion bokata prestatzen. Eta hori dena jatera derrigortzen dugu, gainera. Ez dugu kontuan hartzen umea ondoezik dagoen, jateko hori gustuko duen edo ez, jateko horrek kalterik egiten dion…. Ez da kontuan hartzen umearen gustua, iritzia, gogoa, aldartea. Ez da horrelako ezer kontuan hartzen.

Azken batean, ez da kontuan hartzen hainbat ikerketek frogatu dutena,  gure kultura edota pentsakera goitik behera aldatzen dutena:

1) desnutrizio egoerak alde batera utzita, pertsona baten altueran ia ez dauka eraginik jaten duenak edota jan gabe uzten duenak. Eraginik ez. Alegia, gehiago jateagatik ez garela gehiago haziko, ez gorantz behintzat. “Txiki-txikia geratuko zara!!!”; zenbat aldiz entzuten da oraindik ere? Ba ez, pertsona baten altuera genetikak markatzen du batik bat.

2) Badaude bolada batzuk umea gehiago hazten dena, eta bolada horietan jateko behar eta gogo handiagoa dauka. Adibidez, normala omen bi urteko ume batek, adibidez, hiru urteko batek baino apetito handiagoa izatea.

p.d. (1). Umeari jaten erakutsi egin behar zaio, jakina. Denetik jaten, ondo jaten, garbi jaten. Baina horrek ez dauka zerikusirik derrigortasunekin eta arau zurrun eta naziekin.

p.d. (2) Datorren astelehenean, seguruenez, alaba txikiena zeliakoa dela konfirmatuko digute, eta horixe, orain alimentazioari ere bueltaka…..

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: