Hasieratik ekibokatuak

10 12 2010

Igual hasieran bertan ekibokatu ginen, bai. Ekibokatu, euskaldun sortzean. Eta orain zaila egiten da ulertzea nola segitzen dugun iraultzaren alde borrokan. Zaila ulertzea nola segitzen dugun ametsei segika. Zaila da konprenitzea nola ailegatu den jendea ailegatu deneraino, egin duena egiteraino. Begira jartzen zara, ondo obserbatzen duzu eta sufrimendua ikusten duzu, nabarmen ikusten. Maite duzun horregatik preso erori direnak ikusten dituzu; maite duzun horregatik erbesteratu direnak; hil, maite duzun horregatik. Eta zaila da ulertzea. Zaila konprenitzea.

Baina ondo-ondo begiratzen hasita, maite duzun horregatik zertaraino zauden prest ikusten duzu. Eta obserbatzen duzu bizitza amets horren bueltan egin duzula. Obserbatzen, euskara dela zure territorio libre bakarra, eta territorio libre horren bila daramakizula denboralean. Ez duzula beste lanik ez bada euskara eta Euskal Herria; ez beste lanposturik, ez beste soldatarik.

Eta konturatzen zara kasik dena galtzeko prest egon zarela maite duzun territorio horregatik. Konturatzen, albokoari ia errespetua galdu eta ia dena arriskuan jartzeko prest egon zarela. Hala zaudela.

Eta zaila da ulertzea, zaila konprenitzea, zaila da oso blog honetan azaltzea, baina hitz bakarra okurritzen zait: maitasuna.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: