Arratsalde batean spinningen

3 12 2010

Astean behin edo bitan spinning egitera joaten naiz Azpeitiko kiroldegira. Beharrezkoa dut barruko estresa botatzeko, husteko; eta ondo pasatzen dut, disfrutatu egiten dut. Neka-neka eginda bukatzen dut, monitorea gure aldean erraz ibiltzen delako, hark jartzen duen musika gure aldean erraz doalako; baina horretara joaten naiz, neka-neka egin eta barruko letxe-txarra ateratzera.

Atzo, klasea bukatu orduko dutxatzen ari nintzela elkarrizketa surrealista izan nuen klasekide batekin, 45 urte inguruko gizonezko batekin, ziklista itxurako tipo atletikoa bera. Hemen elkarrizketaren laburpen bat:

– “22raino ailegatu al haiz 70ko kadentzian?”, tipoak niri (azalpena: bizikletak gogortasun-martxa batzuk ditu, eta 22 oso gogorra da niretzat; 70eko kadentzia, berriz, minutuan 70 pedalkada ematea da; monitoreak ematen ditu aginduak, jakina).

– “22ra? Bai zera…. 21ean mantentzearekin nahikoa lan banian….”, nik tipoari.

– “Ba nik ere bai… 21ean eta gainera segundo gutxitan eutsi zioat kadentzia horri…. Gustura ikusiko nikek monitorea zenbagarrenean zihoan… Seguru 21ean ezetz”, tipoak.

– “Bai moteil, hura gure aldean erraz ibiltzen duk. Egundoko sasoia zeukak hark… Adin horrekin….”, nik (dedio, zahartzen ari naiz, zaharren komentarioak egiten ditut gero eta gehiago….).

– “Ummm, ezetz esango nikek. Gauza bat duk kadentzia, baina beste gauza oso diferentea indarra eta potentzia…” eta bla, bla, bla tipoak, serio demonio.

Eta horrela, ia-ia janzteke alde egin nuen, barreari ezin eutsita. Ziklista ez ezik, konpetitibo totala eta matxista zen tipoa (ah, ez dut esan: monitorea neska gazte bat da). Ezin ulertu kirol batzuek ez dutela irabazlerik, ez dutela galtzailerik. Ezin ulertu emakumea ere izan daitekeela gizonezkoa bezain abila eta sasoikoa; ezin ulertu kirolean ere emakumeak gizonezkoari irabazi ahal diola; irabazi diola eta irabaziko diola, eta ona dela hori gainera. Ezin eraman…. Monitorea mutila balitz ez zituen berehalakoan horrelakoak esango tipoak, baina emakumea izanik…. Emakumeak berak baino sasoi hobea…. Nola  ba onartu hori….

Ba horixe: matxismoa txoko, situazio eta anekdota guztietan agertzen dela, hortxe, nahi gabe ere, beti al acecho…. Eta horixe: emakumearen berdintasunaren aldeko borrokak txoko, situazio eta anekdota guztietan irabazi behar duela lekua; matxismoari egurra nonahi, baita spinningen ere….

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: