Burukominak eta ilusioak

11 10 2010

Derrepente, konturatzen zara burukomina eragiten dizun arazo hori ez dela hainbesterainokoa. Lana besterik ez dela. Anekdota bat. Pasatuko da. Gaindituko duzu. Derrepente, ia gaixotzeraino kezkatu zaituen hori erlatibizatzeko moduan zara. Atzera begiratzen duzu, eta aitaren heriotzaren zuzeneko irudiak datorzkizu burura. Lehengusuak koman igarotako urteak. Genero indarkeria eta separazio traumatiko kasu bat daukazu hortxe-hortxe, gertuan. Guardia Zibila, Egunkaria eta abar. Bai, horiekin konparatuta, huxkeria dira buruan ditudan minak. Derrepente, ia konturatzeke, minbiziak etxeko atean jo du, bost hilabetean bi osaba-izeba maite jo ditu. Gainontzeko dena, huxkeria.

Eta horrela ikasten duzu huxkeriekin eta gauza txikiekin gozatzen, disfrutatzen. Ikasten duzu baloratzen. Pasierak, umeekin egindako jolasak. Neska-lagunarekin izandako elkarrizketa hura. Bazkaritako momentuak, sofako uneak. Eta horrela, derrepente, bizitzen ikasten duzu. Bizia bizitzen.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: