Kilometroak Azpeitian

5 10 2010

image

2011ko Kilometroak herrian egingo dira. Gure eskuetan dago lekukoa, eta ez dugu erronka makala. Gogorra izango da, zaila izango da, neketsua izango da. Baina nik ilusio handia daukat. Motibazio handia.

Erronka handia daukagu, bai, eta horrelako erronka bat beti da aukera bat. Horrelako erronka bat beti da, era berean, mehatxu bat. Gure esku dago, neurri batean, helburuak lortzea, eta ez naiz ari diruaz. Ez naiz ari salduko dugun kamixeta kopuruaz, metxeroez, boletoez edo jarriko ditugun eta jarri gabe utziko ditugun txoznez. Ez naiz egunean bertan egingo duen eguraldiaz, bistan da.
Horrelako erronka bat inflexio puntu bat gure etorkizunean,seguru nago. Eta inflexio puntuak gora ala behera egin dezake. Etorkizuna argitu dezake nabarmen, baina baita ilundu ere itxuragabe. Eta neurri handi batean gure esku dago, bai.
Asmatu behar dugu ikastolen mugimenduaren jatorria, oraina eta geroa azaltzen. Nondik gatozen eta nora goazen esplikatzen, argitzen. Euskal eskola nazionalak euskara baino gehiago esan nahi duela argitu beharko dugu. Hori baino askoz gehiago. Nazionala, euskalduna eta Euskal Herrikoa, herriarena eta euskalherrizalea, gurasoen jabetzakoa eta ikasleen inplikazioa bilatzen duena… Bai, ikastolaren baloreak ere zerrendatu, nabarmendu eta mila eta ehun aldiz gogorarazi beharko ditugu. Baina horrek bezainbesteko garrantzia dauka herrira zabaltzeko egin dezakegun guztiak. Ikastolak eta ikastolakideok hasieratik bertatik Udalarekin, eragileekin eta herritarrekin lekukoa konpartitzeak. Elkarrekin lan egin, diskutitu eta partekatzeak. Herriak lekukoa bere sentitzea, hortxe gure erronka. Hortxe geroa argituko digun zera hori.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: