Gerra estrategia

15 09 2010

Gerra estrategia da Espainiarena, Rubalcabarena, Zapaterorena. ETA erakunde armatua su etenean da, hilabeteak dira ekintza armatuak ez egitea erabaki zuela, baina gaur La Razonek dioen moduan, “no hay tregua”. Ez genuen gutxiago espero, egia esan. Baina edozein begirale objetibo eta adituren begietara, izugarria da Estatuaren jokamoldea, jokabidea.

Aspalditik zekien Guardia Zibilak atzo atxilotutakoak zertan zebiltzan eta zertan ez. Demagun egia dela Estatuaren bertsioa. Egia dela Ekin-ekoak zirela atxilotuak eta ezker abertzaleko barne prozesuan ildo gogorraren zaindariak izan direla, borroka armatuarekin jarraitzearen aldekoak, Otegi eta enparauek landutako estrategia berriaren kontrakoak, Zutik Euskal Herria txostenaren ordez Mugarri txostena eztabaidara eraman nahi izan zutenak. Demagun hori guztia egia dela. Asko suposatzea da, baina demagun. Ba hori horrela izanda ere, edozein begirale objetibo eta adituren begietara izugarria da Estatuaren jokamoldea. Izugarria. Bertsio ofiziala egia balitz ere, Estatuak jakingo zuen atxilotuek, barne eztabaidan, borroka armatuaren aldeko korrontea defendatzen zutela duela aste batzuk arte, eztabaida galdu zuten arte; hori horrela izanda ere, Guardia Zibilak badaki militante horiek denek jada ez dutela zereginik Zutik Euskal Herria eta Altsasuko txostenen aurrean, estrategia horien aurrean. Estatuaren bertsioa egia bada, zergatik ez atxilotu eztabaida bukatu aurretik? Ez dut sinesten estatuaren bertsioan, ez daukat horretarako batere arrazoirik, baina logika horren barruan sartuta, azalpen bakarra datorkit burura: uneotan ezker abertzaleak ETArekiko daukan zubi bakanetakoa hautsi nahi izan dute, zatiketa helburu.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: