Sexu adierazpenak taberna batean

22 07 2010

Azpeitiko taberna batean nago, Zuhatz tabernan. Goizeko 11:25a da, pintxo bat jaten ari naiz, eta alboan agure bikote bat daukat. 80 urte gertu izango dituzte biek, pasatuak ez badituzte. Albo-alboan ditut, ondoko mahaian, eta derrepente elkarri xirrika hasi dira, elkarri xuxurkatzen, gona gora igo eta eskua sartzen….. Gogoa dute, desioa dute, eta hor hasi dira, natural-natural….. Ni neu ez naiz natural-natural sentitu, eta ordenadorea hartu eta beste mahai batera joan naiz, disimuluan. Eta hor jarraitu dute, hor jarraituko zuten, kafea bukatu eta joan diren arte.

Harritu egin nau estanpak, baina batik bat harritu nauena bikotearen adina izan da; adineko bikoteak horrelako desio kontrolaezina izateak, hobeto esanda. Baina ez dakit zergatik harritze nauen, egia esanda. Sexualitatea jaiotzen garenetik hiltzen garen arte bizi dugula badakigu, irakurri dugu, sentitu dugu; baina hala ere harritu egiten nau alboko mahaiko estanpak. Publizitatea, telebista, zinema, aldizkariak, pornografia, erotismoa, desioa, plazerra…. kanon batzuekin lotzen dizkigute, eta kanon horietan ez da agurerik ageri. Zatarxeagoak edo ederragoak izango dira, baina beti gazteak ageri dira erotismoari, desioari, plazerrari, sentsualitateari lotuta…. Baina egon, hor dago, adina gora behera. Zorionez.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: