Reala

14 06 2010

Errekonozitu beharra daukat. Neu ere gustura nago Realak atzo lortu zuenarekin. Gustura nago, nahiz eta ondo pentsatuta berdin didan. Berdin dit Realak Lehenengo Mailak edo Bigarrenean jokatu. Futbola gustuko dut; gustatzen zait futbolean jokatzea, gustatzen zait futbol partida on batzuk ikustea…. 19 urte egin arte futbol talde batean jokatu nuen, baina utzi nuenetik ez dut nire taldea zenaren partida bakar bat ere ikusi. Areago: normalean ez dut partidarik ikusten, Anoetan futbola ikusten behin bakarrik egon naiz, Atotxan bi aldiz eta San Mames, Sadar…. ez ditut ezagutu ere egiten. Futbola gustuko dut, baina oso futbolzalea ez naiz……

Baina errekonozitu beharra daukat: gustura nago. Realeko bi jokalari ezagutzen ditudala alde batera utzita, batik bat helburua lortu duen kolektibo horrengatik nago gustura. Atzoko aurpegietan ikusten zen, sumatzen zen zenbat lan egin duten helburua lortzeko; zenbat sufritu duten, zenbat borrokatu, zenbat gozatu. Haien hitzetan emozioa bor-borka ateratzen zen, eta benetakoa zen. Atzo kolektibitate baten garaipena ikusi nuen Anoetan. Komunitate batek helburu batzuen bila hasitako antolaketa-lan handi baten bukaera. Batik bat bertako gazteekin egindako talde baten gailurra. “Lortudugu”. Elkartasuna, anaitasuna, maitasuna, pasioa eta sentsibilitatea ikusi nituen atzo Anoetan, eta uste dut benetakoa zela, bai. Euskarak eta presoek ere halakoetan ohikoa ez den lekua izan zuten, eta horrek ere emozionatu ninduen.

Bestelakoa da horrek denak zergatik duen hainbesterainoko proiekzio publikoa, eta ez, adibidez, emakumeek Liga irabazten dutenean; zergatik ikusi behar dugun zuzenean emozio horien adierazpenen emankizuna, eta ez, adibidez, kultur espresio zenbait. Baina hori beste kontu bat da, eta esan beharra daukat: gustura nago. Aupa Mikel eta Mikel, biba zuek!

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: