Erreferenteak

13 05 2010

Beti Mugan, Ama Say, Dut….. Musika talde horiek denak erreferente izan ziren niretzat. Entzuten nituen, gozatzen nituen, sufritzen nituen. Erreferente ziren, eta neurri batean miresten nituen. Nostaljiko jarri naizela dirudi, baina ez da hori. Ez dut uste hori denik. Gaur Radio Euskadin elkarrizketa egin diote Beti Mugan taldeko kideei, eta poz hartu dut; poz, berriro kontzertuak ematen hasi direlako; poz, Radio Euskadin elkarrizketa egin diotelako. Baina poza ozpindu egin zait elkarrizketaren arrazoia, aitzakia edo kausa zein den ikusi dudanean: Joseba Llorente Vilarreal-eko futbol jokalariak, gol bat sartzean, eta futbol jokalariek hain ohiko duten keinua eginez, barruko kamiseta erakutsi zuen joan den astean, eta barruko kamisetan ‘Beti Mugan’ irakur zitekeen. Keinu polita izan zen, baina keinu horrek daukan eraginak, keinu horrek eragiten duen oihartzunak zer pentsatua ematen dit.

Musika talde batek egin dezake musika onena, berritzaileena, abanguardistena eta erakargarriena; liburu galduetatik berreskura ditzake edo, zergatik ez, taldekideek beraiek idatz ditzakete letra sakonenak, poetikoenak eta profetikoenak; musika talde batek eduki dezake manager eraginkorrena, izan ditzake inguruan komunikabideak, blogariak, kritikariak eta musika foroetan diskak eta kontzertuak aireratzen ari diren  zaleak. Izan ditzake olatuak eta haizea bere alde; izan dezake dena. Baina hala eta guztiz ere, hori dena alde izanda ere, ez dago futbol jokalari ezagun batek bere kamisetapean talde bat publizitatzea bezalakorik. Horrek berak eragin handiagoa handiagoa dauka zenbaitentzat. Horrek berak oihartzun handiagoa dauka. Gizarte honetan Joseba Llorente, Messi eta Ronaldo dira erreferente eta eredu, tamalez.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: