Berdinak

11 05 2010

Aurreko post-aren antzekoa, baina beste norabide batetik oraingoan. Anjela Merkel Alemaniako kantzeilerrari buruz ari dira Euskadi Irratian, eta “beti gogorra dirudien emakumea” da Merkel Euskadi Irratiarentzat. “Beti gogorra dirudien emakumea”. Ez dut irudikatzen Euskadi Irratia halakorik esaten Bushi buruz, Chavezi buruz, Castrori buruz. Saiatzen naiz, baina ezin dut irudikatu Euskadi Irratia “beti gogorra dirudien gizonezkoa” aipatzen.

Estereotipoak sortzen dizkigute, eta gure sexualitatearen arabera, gure arrazaren edo jatorriaren arabera estereotipo horietara egokitu behar dugu. Bestela ezberdin sentitzen gara, ezberdin sentiarazten gaituzte. Bestela, gaizki sentitzen gara. Horregatik dio Euskadi Irratiak “beti gogorra dirudien emakumea”. Emakumeak berez ezin duelako gogorra izan, gizartearen estereotipen arabera; emakumeak, den-denak, berdinak dira; emakumeak  sentikorra, maitagarria eta abegikorra izan behar du. Eta horrelako itxurarik ateratzen ez duena nabarmendu egiten dugu; ezberdindu egiten dugu. Horrelako itxurarik ez duena “beti gogorra dirudien emakumea” da. Eta gizonezkoekin berdin, baina ezberdin; alderantziz, alegia.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: