Ezberdinak

21 04 2010

Espainiako eskola batera buruko zapiarekin ezin du joan neska batek. Ateak itxi dizkiote, sarrera debekatu diote. Moja batek ez du arazorik bere parafernalia guztiarekin sartzeko, baina neska horrek bai, neska horri debekua jarri diote. Ezberdina da. Hezkidetzaren gaineko gogoetara narama gai honek (arabiar kulturaren tradizioak, ohiturak eta ereduak alde batera utziko ditut). Ezberdina begiratzeko, errekonozitzeko, ulertzeko eta onartzeko arazoak ditugu, horrela hezi gaituzte. Eta horrela doakigu.

Emakumeak eta gizonezkoak ezberdinak dira berez, emakume guztiak elkarren artean ezberdinak diren era berean; gizonezko guztiak ezberdinak diren modu berean. Pertsonak gara ezberdinak, baina gizarteak eta kulturak ahalik eta gehien bateratzera garamatza, emakumeak emakumeekin bateratzera, gizonezkoak gizonezkoekin bateratzera, eta horretarako sortzen dira estereotipoak, horretarako sortzen rolak. Gizonezkoa ez da sensiblea, indartsuagoa da, futbolzalea eta ‘matxoa’; neurrian, baina ‘matxoa’. Emakumea, aldiz, sensiblea, sakona eta femeninoa; neurrian, baina femeninoa. Horrela egin gaituzte. Esajeratzen ari naizela esango didate, baina begiratu umeei, begiratu umeak nola mugitzen diren, nola janzten; begiratu nola jolasten duten. Begiratu umeak nola bideratzen ditugun, nola hitz egiten diegun. Nola esaten zaion mutil txiki bati, oraindik ere, “ez egin negarrik, zu gogorra zara eta”. Nola, neska txiki bati, “ez itzazu gona horiek zikindu”. Begiratu nola mugatzen ditugun, nola baldintzatzen. Nola sortzen ditugun espektatiba ezberdinak, jaiotzen dena mutila ala neska izan. Nola tratatzen ditugun ezberdin.

Ezberdintasuna berdintzera jotzen dute gizartearen arauek, eta hor sexuazioa da bereizle nagusia, baina badira beste batzuk ere: erlijioa, arraza eta abar. Baina hasteko, beste ezer baino lehen, gizartea geu gara, gu geu. Geuri dagokigu ‘ezberdina’ den hori begiratzea, entzutea, behatzea; geuri, ‘ezberdina’ den hori ulertzen saiatzea. Etxetik bertatik hasita. Etxepean buruko zapia daraman arabiar horrengandik hasita.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s




%d bloggers like this: